Irudia: Naiz / Yogurinha Borova // |
Eduardo Gaviña: «Yogurinhak, nire lotsa alde batera uzten irakatsi dit ibilbide luze honetan».
Eduardo Gaviñak oso gertutik ikusten du Euskal Herrian ere, ezberdina dena onartzea kosta egiten zaigula. Estereotipo edota aurreiritzi horien aurka egiten du berak Yogurinha Borova modura, eta gehiago ezagutzeko aukera izan dugu 'Dena Irailerako' saioan.
Tessa Andonegi | Naiz, 2021-08-17
https://irratia.naiz.eus/es/info_irratia/20210817/yogurinhak-nire-lotsa-alde-batera-uzten-irakatsi-dit-ibilbide-luze-honetan
Euskal Herritarroi asko kostatzen zaigula baieztatu digu Eduardo Gaviñak, ezberdina dena onartzea. Gizartean betidanik baztertu edota gaizki ikusi izan dela dio Gaviñak ezberdin den pertsona bat eta hori aldatzeko beharra sentitu izan du behin baino gehiagotan. Yoguinha Borova modura ezagutuko duzue askok seguruenik, hori baita bere izen artistikoa baina ezingo genuke arte diziplina bakarrean kokatu, abeslaria, argazkilaria, kabaretera eta diseinatzailea ere badelako.
Stonewalleko LGTB martxaren aldarrikapena ospatu eta bi egunetara jaio zen Gaviña, uste duelarik bere borrokarako nahia jaiotza-egunaren harira etor litekeela. Egunerokoan, Eduardo Gaviña eta Yogurinha Borova, bi pertsona horiek nola kudeatzen dituen galdetu nahi izan diogu diogu. Gaviñaren esanetan «bi pertsonak naiz eta unean-uneko egoerara moldatzen naiz». Hasiera batean makillaje ugari erabiltzen zuela onartu digu, baina gaur egun jada gero eta gutxiago jotzen du jotzen du halakoak erabiltzeari.
Gaviñak lotsatitzat du bere burua, txiki-txikia zenetik ikastetxean eta lagunartean ez zaiolarik erraza izan erlazionatzea. Aldiz, Yogurinharen paperean sartzen denean, ausardia eta indar hori azaleratzeko aukera ematen diola onartu digu. Honen arrazoia kontatu digunez, «duela hamar urte pasatako egoera txar bat» izan zen eta lagun min batek ireki zizkiola begia esan genezake.
Yogurinhak abeslaria ez dela dio, baina azpimarratu du bere kantuen gai gehienak, guztiak ez badira, erreibindikatzaileak direla, bere identitatea plazaratzeko aukera ematen diotelako. Bestetik, azkenaldian haurren artean kontzientzia zabaltzea izan da bere helburua eta halako esperientziak nolakoak izaten diren kontatu nahi izan digu. «Duela bi urte kaleratu nuen 'Sentipenak Askatu' izeneko lana», modu honetara haurren artean aniztasuna jorratzeko. Izan ere, Eduardo Gaviña drag erreferente euskaldun garrantzitsuenetariko bat bilakatu da eta haurrekiko heziketan aurrekari bat marka lezake.
Estereotipo eta aurreiritzien kontra lan etengabea eta beharrezkoa egiten du Yogurinha Borova pertsonaiaren bitartez, esan bezala, euskal drag erreferente bakarra ez da izango, baina gutxi daude. Dena dela, gai hauekiko euskaldunak uste bezain toleranteak al gara? Gonbidatuaren esanetan, «Euskal Herri mailan errespetu handiko jendea» dela esango luke, ez ordea estatu Espainiarreko beste lurralde edo herrialdetan.
Estereotipoen eta genero binarioaren gaiari eutsi diogu jarraian, eta ziurtatu digu modelo binarioarekin bat etortzea garrantzitsua dela gizarte honetan bizirauteko. Bakoitza ezberdina den aldetik ordea, «oso garrantzitsua da estereotipo horiek apurtzea». Norberak bere buruarekin zintzoki jokatzeari garrantzia ematen dio. Yogurinha Borovak ekitaldi asko egiten ditu Espainia mailan eta esan digu ikasturtean zehar, eta are gehiago uda ohikoetan, mila gauzetan ibiltzen dela, baina aurtengoa lasaiagoa izan dela eta disfrutatzeko eta lasaitzeko balioko diola.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.