Hitza / Oreretako EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du // |
"Gehiago izan, gehiago egiteko", EH Bilduk zerrenda aurkeztu du
Hamabi urte atzera hasitako herri proiektua segitzeko zerrenda osatu du EH Bilduk, Aizpea Otaegi buru eta Alazne Korta hurrenkeran bigarren.
Alaine Aranburu Etxegoien | Oarsoaldeko Hitza, 2023-03-25
https://oarsoaldea.hitza.eus/2023/03/25/gehiago-izan-gehiago-egiteko-eh-bilduk-zerrenda-aurkeztu-du/
Merkatuzarren egindako ekitaldi batekin aurkeztu du Errenteria-Oreretako EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako osatu duten zerrenda. Aizpea Otaegi Mitxelena buru duen zerrendako kideak banan-banan igo dira oholtzara, bakoitzaren gertuko baten aurkezpenarekin.
Aurkezpenaren aurretik, Itziar Ostolazak hartu du hitza eta iragan martxoaren 2an zendu zen Mikel Martin Conde errenteriarra oroitu du bertso sorta bat abestuta:
1.
Egun on, Mikel, egongo zara
hor nonbait guri begira
zure burua pentsaketetan
apurka alaitzen ari da
ikusiko gaituzu kementsu
soa altxatuz argira
ortzadarraren koloreetako
borroka gugan bizi da.
2.
Intersekzionalitate hitza
gorpuztu duzu aldiro
sexu askapenaren bidea
urratuaz maitekiro
ahoan irribarre luzea
bihotzak taupadaz tiro
iraultzaile baten hats indartsuak
zugan daroa astiro.
Jarraian, eskerrak eman dizkie Ostolazak herri proiektuan aritu direnei, ari direnei eta arituko direnei. Bide horretan udal ordezkariak edota Batzar Nagusietako kideak egon direla adierazi du, besteak beste, eta eskerrak eman dizkio ere aurtengo udal-hauteskundetako zerrendarekin bat egin dutenei.
“Gehiago izan, gehiago egiteko” leloari eutsi dio eta duela hamabi urte EH Bilduk abiatutako “herri proiektu utopikoa” segitzeko asmoari heldu nahi izan dio.
Nerea Kortajarena Ibañez EH Bilduko legebiltzarkidea ere bertan izan da eta adierazi du politikaren lehen lerroko ibilbidean Errenteria-Orereta iparrorratz izan duela. “Zeinen ederra den lau urte geroago ikustea bidean gehiago garela, bidean kementsu gaudela, eta ate joka dugun erronka handi eta ilusiozko horren aurrean zer nolako potentzia eta zer nolako indarra dagoen herri honetan”. [...]

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.