Berria / Yolanda García eta Marla Gutiérrez // |
Identitate gutxiagoaren alde.
Eta «naizen» hori gehien egituratzen duena nire proiektu politikoa izan arren, uste dut hobe dela hori «aukera politiko» bezala edo antzeko zerbait izendatzea, identitatetik bereiziz
Tere Maldonado · Filosofia irakaslea eta feministAldeko kidea | Naiz, 2022-01-13
https://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/identitate-gutxiagoaren-alde
Orain gutxi Mari Luz Esteban antropologoari egindako elkarrizketan honako hau nabarmentzen zuen kazetariak titularrean, Estebanen ikusmoldearen ideia nagusi moduan: «Zahar edo gazte sentitzen bagara ere, identitate politiko bat sortu behar dugu feminista zahar gisa». Elkarrizketan zehar Mari Luzek gauzak garatu eta ñabartu egiten ditu eta aurrekoa esaldi bat baino ez da. Baina, bere baimenarekin, ideia hori hartuko dut aitzakia identitateaz nire ikuspuntua apur bat garatzeko.
Izan ere, behar dugu identitate gehiago feminismoan, edo ezkerrean? Edo, akaso, identitate gehiago behar ditugu? Nire ustez, ez bata eta ez bestea. Kontuz, ez dut zalantzarik zahartzeari buruzko hausnarketa egiten jarraitzea beharrezkoa dela feminismoan. Beauvoirrek berak 500 orrialde baino gehiagoko saiakera bat idatzi zuen zahartzaroari buruz, eta baita La Cérémonie des adieux ere, bere bizikide izan zeneko Sartreren zahartze-prozesu zehatzari buruz. Gaur egun esan daiteke jadanik gizarte zientzietan gerontologia feminista izendatu ahal den ikerketa eremua egon badagoela, nahiko garatua gainera. Mari Luz Estebanek berak esaten duen modura, gizartea ari da zahartzen. Feminismoak, gizarteari buruzko hausnarketa ere izanik, ezin du kontua baztertu. Zalantzarik gabe, zahartzaroarena eta zahartzearena gure garaiko gaietako bat da. Loturak ditu agenda feministan lehentasun osoko gaiekin, zaintzekin esate baterako, baita Mendebaldean jorratzen asko kostatzen zaizkigun beste batzuekin ere, hala nola heriotzarekin.
Baina, nire iritziz, horrek ez gaitu zertan eraman behar identitate politiko berria eraikitzera, emakume edota feminista zaharrena, kasu honetan. Egia da presaren, berriaren eta berrikuntzaren gizartean zahartzaroa ez dela bizi-jakinduriarekin parekatzen, ez da baloratzen, mesprezatu eta baztertu egiten da, gehien bat. Eta gure mundu honetan zehaztasun matematikoarekin zera aurreikusi dezakegu: mespretxaturiko identitateak, identitate umiliatuak harro berragertuko direla erloju suitzar baten puntualtasunarekin.
Hala ere, agian, gogoratu behar genuke identitate guztiak itzulinguru estrategikoak zirela. Helburu baterako bitartekoak, ez helburuak beren baitan. Kontua da, alabaina, ohartu gabe, itzulinguruetan galdu garela, desbideratzean geratu garela bizitzen, eta gizentzeko animaliak balira bezala elikatu ditugula identitateak. Identitate kolektiboak, pluralean (sexualak, nazionalak, generokoak…) eta identitate pertsonala, singularrean (nia, zer eta nor naizen, ustez errepikaezina eta bakarra den izaki aparta hori).
Badirudi identitate kolektiboak politizatu beharrean (horixe zen kontua, hasieran) pasatu garela aukera eta apustu politikoak identitate bihurtzera: feminista, abertzale, ezkertiar, anarkista, komunista, antikolonialista, antirrazista, queer… proposamen eta aukera politikoak dira. Ez dira, zehaztasunez hitz eginda, identitateak. Jakina, zentzu batean, esan dezaket komunista edo feminista «naizela», baina horrek apuntatzen du nire helburu eta proiektu politikoetara, naizen horretara baino gehiago; adierazten du zer nahi dudan, zer bilatzen dudan, mundua nolakoa izatea nahi dudan.
Pertsona bat ez «da» zentzu berean emakumea eta feminista, homosexuala eta queer, Euskal Herrikoa eta abertzalea. Gauza batzuk noizean behin besterik ez gara (adibidez, boto-emaile); beste batzuk, aldizka izaten gara (ikuskizun baten publiko, esate baterako); beste batzuk, ustekabean (ospetsu baten lehengusu, demagun); beste asko, konturatu gabe (oinezko, esan dezagun). Gauza batzuk jaiotzez gara; beste batzuk bilakatzen gara, geure desira edo borondatea gorabehera, zahar bihurtzearen kasuan bezala; beste asko, erabaki egiten dugu, aukeratzen dugun bidea erakusten dute. Eta «naizen» hori gehien egituratzen duena nire proiektu politikoa izan arren, uste dut hobe dela hori «aukera politiko» bezala edo antzeko zerbait izendatzea, identitatetik bereiziz. Gauzak ez nahasteko, diot.
Egia da feminista izatea irainduta eta txarto ikusia zegoen denbora luzean, feministok harro aldarrikatu behar izan dugula feministak ginela, eta oraindik ere neurri batean gertatzen da hori. Baina apustu politikoa zen erreibindikatzen genuena, ez, berez, izateko modu bat (pertsonala politikoa izan arren, eta «izan» eta «egin» aditzen artean lotura estuak badaude ere). Egokiagoa da harrotasuna emakume, gay, beltz... izaerari aplikatzea, hau da, gutxietsiak izan diren gizaki izateko modu edo identitateei, egiten dugun aukera politikoari aplikatu beharrean. Diferentziaren feminismoa emakumeen autoestimua aldarrikatzeaz arduratu zen, hor dago LGTBI harrotasuna izenekoa ere, edo Black is beautiful dioen leloa, edo Kortatuk abesten zuena «euskalduna naiz, eta harro nago». Kasu horietan harro gaudela aldarrikapen hutsak identitatea politizatu egin dugula erakusten du. Horrez gain, ez dago gogoratu beharrik emakume izan daitekeela feminista izan gabe; langile-klasekoa, antikapitalista izan gabe, etab. Modu berean, ez da beharrezkoa emakume izatea feminismoa politikoki defendatzeko, eta abar. (Marxismoaren arabera, izateak determinatzen du kontzientzia; agian egokiagoa da esatea baldintzatu egiten duela, ez baitago ez lerro zuzenik ez nahitaezkorik garenaren eta pentsatzen dugunaren artean).
Askotan kontrakoa sinestea atsegin badugu ere, hizkuntza da gu ustekabeko lekuetara garamatzana. «Izan» aditzarekin gertatzen da hori oso bereziki. Gauza asko gara, baina ez gara gauza guztiak zentzu berean. Duela ia 2400 urte, Aristotelesek modu ospetsuan esan zuen: «badena era askotara esaten da». Hau da, «izan» aditzak esanahi asko ditu. Bere Metafisikan azaldu zuen, ontologia lehen tratatuetako bat (izateaz arduratzen den filosofiaren zatia). Hain zuzen ere, pentsamendu postmodernoaren arabera (queer teoria barne), substantziaren metafiska saihestu beharreko gauzetako bat zen, baina modu kontraesankorrean (edo agian paradoxikoan), metafisika ez ezik, substantziaren mistika bera ere ezarri da gure artean identitatearen politiken bidez. Aristotelesen Metafisikan sartu gabe (lasai egon zaitezte!), esan dezagun izan gaitezkeela (edozer) modu indartsuan edo arinean. Identitatea nabarmendu eta azpimarratu dezakegu, edo bigundu eta leundu. Identitateen hanpadurak nora garamatzan ikusita, politika feminista eta ezkertiarra proposatuko nuke, garenaren edo ez garenaren ikuskera ahalik eta arinenean oinarrituko dena. Beste hitzetan esanda: «egin» gehiago eta «naiz» edo «gara» gutxiago behar dugu mundua eraldatzeko.
Zahartzen ari garenok bizitzaren une garrantzitsu hau aprobetxatu ahalko genuke bere garaian gure gainean hartu behar izan genituen identitate estrategikoetatik behingoz askatzeko. Emakumeak, lesbianak, gazteak, euskaldunak, matxinoak, punkiak, modernoak… izan behar izan genuen. Zaharraren papera bete behar dugu orain lekua izateko gizartean? Mugimendu feministan ahotsa edo agentzia edukitzeko?
(Dena den, ez pentsa, ez zait ahazten bidezidorrik ez dagoela eta bidea beti izango dela itzulingurua. Baina bidea, ez bizilekua).

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.