Semearekiko lotura biologikoari baino pisu handiagoa eman diote eraikitako harremanari, baina zaintza sarea zabalduz landu dute hori. Amatasuna askatasunarekin uztar daitekeela uste baitute.
Maite Asensio Lozano | Berria, 2014-08-29
http://www.berria.eus/paperekoa/1859/006/001/2014-08-29/adostua_eraikia_partekatua.htm
Gorka konpontzaileak bezala, bi ama dituela erantzuten die Anerrek aita non duen galdetzen diotenei. «Naturaltasun osoz. Berarentzat ez da arazo. 4 urterekin epaiketarik edo diskriminaziorik gabe galdetzen dute umeek; nagusiagotan hasiko dira bestelako tonuak erabiltzen. Horrek demostratzen du uste horiek eraikuntza sozialak direla». Normaltasuna iraultzeko «borroka ideologiko» horretan, Irrien Lagunak dituzte laguntzaile nagusi Kakun Guarrotxenak eta Ainhoa Etxaidek. «Zorionez, gero eta tresna gehiago daude». Diotenez, bestelako amatasun eredua eraikitzen ari dira, konpartitua, erruduntasun sentimendurik gabea, askea; baina ez gatazkarik gabea, oztopo juridiko eta sozialez josita baitago lesbianen amatasuna.
Prozesu hausnartua, eztabaidatua eta negoziatua izan da amatasuna haientzat. Eta adostea ez da zaila izan, hasieratik «oso argi» zituzten gauzetan bat etorri izan baitira. Biek nahi zuten umea, biek nahi zuten haurdunaldia osasun sare publikoan egin, biek nahi zuten haurraren zaintza sarean antolatu, biek nahi zuten semearekin biologiaz gaindiko lotura eraiki, biek nahi zuten lanarekin eta militantziarekin jarraitu... «Bizimodua aldatu genuen, ordura arteko bizitzarekin jarraitu ahal izateko», azaldu du Etxaidek; «Ez dugu bizimodua aldatu umea etorri delako, baizik eta umearen neurrirako bizitza egiteko, bere beharrak asetzeko, baina, aldi berean, guk gure bizitzekin segitzeko».
Hamar urtez Bilgune Feministako bozeramaile izan ostean, Urtxintxa Eskolan dihardu egun Guarrotxenak (Bilbo, 1975); 2008tik LAB sindikatuko idazkari nagusi da, berriz, Etxaide (Hondarribia, Gipuzkoa, 1972). Duela bederatzi urte hasi zuten bikote harremana, eta duela bost pasatxo geratu zen haurdun Guarrotxena: «Nik geratu nahi nuen haurdun». «Eta nik oso argi nuen haurdunaldia saihestuko nuela, ahal izanez gero», gaineratu du Etxaidek. «Erabakia erraza izan zen. Eta esperientzia hartatik ez zait hutsunerik gelditu; haurdun ez geratzea ez da zama bilakatu». Harreman biologikoarekin lotuta lesbiana bikote askotan izaten diren tentsioak ekiditen lagundu zien irmotasun horrek. «Feminista gisa, pertsonen eraikuntza sozialean sinesten dugu, biologian baino gehiago; beraz, aplika dezagun: nik ez dut umearekin lotura berezi bat, ni erditu nintzelako; hiruron artean ari gara hori eraikitzen», berretsi du Guarrotxenak.
Erantsi du erabaki batzuk hartu zituztela horren harira: «Emakume askok titia emanda lokartzen dituzte umeak, lotura natural hori mantentzeari begira. Guk hori moztu egin genuen: titia beharrezkoa izan ez denean, beste modu batera egin dugu, biak izateko partaide. Adibidez: txikitan, Ainhoak bainatzen eta lokartzen zuen Aner; egun batean ezin bazuen, nik lokartzen nuen, baina titirik eman gabe».
Edonola ere, Etxaidek onartu du jende askok «auzitan» jartzen duela berak semearekin duen lotura, «bigarren mailan» jartzen dutela. Amek eta aitek rol desberdinak hartzea kritikatu du, aitaren lekuan jarri nahi izan dutelako bera: «Lotura biologikoa hainbeste nabarmentzen dutenean, zein egiteko ematen diote aitari? Zergatik onartzen dute gizonek bigarren edo hirugarren mailako leku hori?». Ikuspegi feministatik, kontraesanak ikusi dizkio amatasun eredu horri: «Ez nuen gustuko non jartzen ninduten ni. Baina Kakunek uko egin zion amatasun absolutu horri, amatasun konpartitu bat eraikitzeko, bion artekoa».
Berrantolatu beharra
Umearen zaintza antolatzean ere bide bera hartu dute. «Ez gara Aner zaintzen dugun bakarrak: sare bat dugu, umea ondo zainduta egoteko, gu zaintza horren arduradun garelarik, baina gure militantziak bateragarri egiteko aukera ematen diguna», azaldu du Etxaidek. Ordutegiak eta jarduerak berrantolatzeaz mintzatu da Guarrotxena: «Ez dugu umea izan, egunero 22:00etan etxera heltzeko eta harekin ez egoteko».
Eta, bide horretan, «aliatuak» bilatu dituzte, euren ereduan parte hartzeko prest dauden senideak eta lagunak. Haurraren beharren araberako faseak egon dira: txikitan, bizpahiru lagun-minekin geratzen zen Aner, eta orain, parkeko gurasoen artean antolatzen dute umeen zaintza. Baina badaude zaintzaile egonkorrak ere. Adibidea jarri du Guarrotxenak: «Badugu lagun bat, nahi izan arren seme-alabarik eduki ezin izan duena: hiru hilean behin asteburu batez eramaten diogu umea, hark eskatuta, gainera, ostiraletik igandera, eta asteburu planen bat egiten saiatzen gara».
Lanean jarraitzea ahalbidetzen die sare horrek, Etxaidek azaldu duenez: «Ama onak izateko, suposatzen da Aner eskolara guk eraman eta jaso beharko genukeela, irakasleari astean bizpahirutan galdetu beharko geniokeela zer moduz pasatu duen eguna, eta jakin beharko genukeela zenbat aldiz egin duen eztula. Guk ez daukagu hori guztia egiteko aukerarik; gure lanak utzi beharko genituzke. Baina niri ez dit kontzientzia kargurik eragiten hori ez egiteak: Kakunek eramaten du Aner eskolara, lagun batek jasotzen du, eta ni arratsaldez egoten naiz berarekin. Eta ez naiz sentitzen emakume frustratua. Nola egiten da hori? Gauzak bestela ikusiz, eta gauza batzuei balioa kenduz, beste batzuei emateko».
Eta, bide batez, umea jendearekin egotera ohitu dute. Etxaide: «Hasieratik egin dugu: Anerrek bi asterekin parte hartu zuen Emakumeen Mundu Martxan. Prozesu naturala izan da, baina oso induzitua. Giltzarrietako bat da, nire ustez, umea norbaitekin uztean dramarik ez egitea, adieraztea oso ondo pasatuko duela izekorekin jolasten».
Hartara, biek nabarmendu dute ez dutela sentitzen ama askorengan ohikoa den erruduntasunik. Feminismoa lagungarri izan da ikuspegi aldaketa horretan. Etxaidek dio aske egin duela: «Seme-alabek lotura bat sortzen dizute, baina ez mendekotasun bat». «Feminismoaren ardatza da sinestea emakumeak subjektu politikoak garela»erantsi du Guarrotxenak. «Beraz, zu beti izango zara emakumea; ama den emakume bat, bai, baina inoiz ez ama bakarrik».
Lesbianak, ikusezin
Ordea, horrek ez du esan nahi bidean aldaparik igo behar izan ez dutenik. Bi ama dira, baina gizarteak ez ditu hala ikusten. Guarrotxena haurdun zegoeneko uneak ekarri ditu gogora Etxaidek: «Bikotekiderik gabeko emakume bat zen Kakun, eta ni bere laguntzailea; ez zitzaion inori bururatzen bikotea izan gintezkeenik, esan egin behar genuen». Ondorio latza izan zuen horrek erditzean: «Aner jaio zenean, Kakunek eskatu zuen bere bikotekideari abisatzeko; kanpora atera ziren, ni ikusi ninduten, ez zuten pentsatu ni bere bikotekidea nintzela, eta ez zidaten ezer esan». Antzera, haurrarekin larrialdietara joan behar izan zuten egun batean: «Liskarra eduki behar izan genuen biak barrura sartu ahal izateko: aita eta ama umearekin egon daitezke, baina amak ezin zuen laguna sartu, eta ez zuten ulertzen umeak bi ama zituela».
Paperetan ere ageri da bazterketa. Ikastetxean izena ematean, amaren eta aitaren izen-abizenak eskatzen dituzte. «Matrikulazio orria bete genuenean, langileari Aitaren izena ezabatuarazi nion», gogoratu du Guarrotxenak. Dena den, eskolan zortea izan dutela esan du Etxaidek: «Nire amaren beldurra zen zer egingo zuen Anerrek aitaren egunean, orain gutxira arte eskoletan ospatu egiten zutelako. Zorionez, gero eta familia eredu gehiago daude ikasgeletan, eta gauza batzuk aldatu dira, presioaren ondorioz. Kontua da urrats horiek zein neurrian diren langileen borondatezkoak, eta zein neurrian arautzen eta orokortzen diren».
Halere, juridikoa da arazorik handiena: lesbiana bikoteek ezkonduta egon behar dute erregistro zibilean biak ama gisa agertu ahal izateko —bikote heterosexualei ez zaie halakorik eskatzen—; bestela, soilik ama biologikoak ditu haurraren gaineko eskubideak. «Sekulako segurtasun eza eragiten du», aitortu du Etxaidek. «Eta arazo bat da: zergatik egon behar dugu ezkontzera behartuta?».

ETA GAINERA…
Gurasotasuna eta zaintza.
Seme-alaben zaintzari buruzko hausnarketak eta jardunak plazaratuko ditu Berriak. Zenbait gurasotasun eredu bilduko ditu, testigantza sorta batean: bikote gay, lesbiana zein heterosexualak, guraso bakarrak...
http://www.berria.eus/guregaiak/259/
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.