Egileak: Margaret Bullen, Xabier Kerexeta, Savina Lafita, Silvia Loza, Luz Maceira Ochoa.
Donostia : Donostiako Udala, 2014 [09].
183 or.
Danborradan emakumeek izan duten ibilibidea sakonean aztertzeko ikerketa beka bat atera zuen Donostiako Udalak 2012ko uztailean. Lan hau da emaitza.
/ EUS / Investigaciones / Open Access / SH
/ Activismo / Discriminaciones / Donostia / Fiestas / Gipuzkoa / Igualdad / Mujeres / Política / Sexismo
TESTU OSOA | Donostiako Udala
http://www.donostia.org/home.nsf/0/F8681CDE22F7E5B4C1257D63004538A8/$file/Emeki-emeki%20berdintasunezko%20Danborradarantz.pdf
Biblioteca UPV/EHU
http://millennium.ehu.es/record=b1805329~S1*spi
Idazlan honetan festa aztertzen dugu, zer esan nahi duen, zer irudikatzen eta ordezkatzen duen, eta zer dakarren bertan emakumeak eta gizonak berdin ez agertzeak. Xehero-xehero miatzen ditugu festa osatzen duten uneak, zergatiak eta nolakoak, eta bakoitzean gizonak eta emakumeak non eta zertan ari diren, eta gauzak horrela izateak zer nolako esanahia duen.
Lana hamar ataletan antolatzen da, lehen prestaketa-lanetatik jaia erabat burutu arte, gehi aurkezpena, konklusioak eta alderdi historikoari erreparatzeko hainbat iruzkin. 2012ko azarotik 2013ko azarora bitarte jasotako informazioan oinarritzen da, elkarrizketak direla, behaketa parte-hartzailea dela, iturri historikoen, bibliografikoen eta hemerografikoen dokumentazioa dela. Iritziak eta testigantzak eman dizkiguten askoren ahotsak eta ikusmoldeak aurkezten ditugu testuan.
Danborradan emakumeen partaidetzaren mugarriak, erreferentziazko puntuak identifikatu ditugu, eta festaren une desberdinetan kokarazi ditugu. Lehenik eta behin, esan beharra dago sarritan kontsultatutako iturri guztiak ez direla bat etortzen datuak eta batez ere datak zehazterakoan, batez ere ahoz transmititutakoen artean; areago, tamalez gertakizun asko ez dira dokumentatu, edo utzi duten arrastoa galdu da edo zehaztasun handirik gabe iritsi zaigu. Ikerketa zailtzeaz gain, agian hemen agertu behar lukeen gertaera bat edo beste ez dagoela edo emandako datua oker egon daitekeela aitortzera behartzen gaituzte gabezia horiek.
Historia oro har eta nortasun kolektiboarena bereziki jendearen oroitzapen eta kontakizunekin ehuntzen dela jakitun, testu honetan hitz egin dugun jende asko eta askotarikoen lekukotzak eta ikusmoldeak jaso ditugu. Haien hitzak kakotx artean azaltzen ditugu. Batzuen nahia errespetatu aldera, normalean ez ditugu zuzenean izen-deituraz identifikatzen. Egia esan, festaren nolakotasun orokorra ulertzeko esanguratsuak diren heinean dakarzkigu paperera, edota pentsamolde zehatz baten adierazgarri, iritzi pertsonaletik harago.

"Danborrada mistoa izateak ez du esan nahi parekidea denik"
Irutxuloko Hitza, 2014-09-30
http://irutxulo.hitza.eus/2014/09/30/danborrada-mistoa-izateak-ez-du-esan-nahi-parekidea-denik/
Emakumeek historian zehar danborradan izan duten parte hartzearen inguruko liburu bat argitaratu du udalak: “Emeki-emeki berdintasunezko Danborradarantz”. Berdintasun sailak iaz eskaini zuen beka bati esker egindako ikerketa lanaren emaitza da liburua, eta gaur aurkeztu dute udaletxean. Naiara Sampedro, Berdintasun zinegotzia eta Juan Karlos Izagirre alkatearekin batera, bertan izan dira Beatriz Moral eta Xabier Kerexeta, ikerketa lanaren egileak ere.
Danborrada sortu zenetik gaur arteko hainbat argazki, testigantza, bitxikeria eta testu bildu dituzte liburuan. Lan dibulgatzaile bat izatea nahi dute, eta agerian utzi dute emakumeak hasieratik parte hartu izan dutela danborradan; sekula ez zaie parte hartzea debekatu. Hala ere, Gerra Zibilaren eta frankismoaren ondorioz, danborrada bera desagertzear egon zen, eta emakumeen presentzia ere bai. Azken hamarkadetan berdintasunaren bidean pauso garrantzitsuak eman direla nabarmendu dute egileek. Dena den, hainbat mugarri historiko azpimarratu dituzte, Kresala konpainiaren lana esaterako. Kerexetaren arabera, “egun danborraden %90a mistoa da, baina danborrada mistoa izateak ez du esan nahi parekidea denik. Jendarteak naturaltzat hartzen du gaur egungo egoera, baina ez da horrela”.
Elkarrekin bai, baina ez maila berean
Danborrada “jendartearen isla” dela adierazi du Izagirrek; “ez da parekidea, ez kuantitatiboki eta ezta kualitatiboki ere”. Zentzu horretan, Berdintasun zinegotziaren hitzetan ere, “urtez urte pausoak ematen ari gara berdintasunezko danborradaren alde, baina hori egia izan dadin jendartearen pentsaera aldatzea beharrezkoa da. Izan ere, gaur egun oraindik ere historiaren erabilera interesatuak egiten dira, justifikazioak bilatu behar izaten dira emakumeei lekua egiteko, ez ikusiarena egiten da, eta inertziaz jokatzen da, gauzak auzitan jarri gabe. Behin betiko urratsa emakumeen eta gizonen ahotsa eta hitza guztiz baliokideak direnean egingo da, berdinak direnean kopuruan, presentzian, zilegitasunean, mailan, ospean”.
Beatriz Moralean arabera, 30 urte hauetan lortutakoak gutxietsi gabe, gaur egun oraindik ez dago emakumeen eta gizonen arteko orekarik. Danborradako parte hartzaileen herena baino ez dira emakumeak, eta oso danborrada gutxitan hartu dezakete parte edozein postutan. Emakumeek oso gutxitan betetzen dituzte agintari postuak, eta erabakitzeko esparruetatik kanpo geratzen dira. Afariei dagokionez ere, oraindik ere hainbat elkartetara ez direla emakumeak sartzen aipatu du Moralek.
Sari emate ofizialek ere izan dute kritika. Urrezko Danborra dutenen artean %8,5 dira emakumeak eta Hiritar Merezimenduaren Dominetan, berriz, %21a. Komunikabideetan ere parekideak ez diren konpainiak gehiago ateratzen direla ondorioztatu dute ikerketa lanean.
Etorkizunari begira, haur danborradetan parte hartzen duten gehienak neskak direla azpimarratu dute. Dena dela, “Irun eta Hondarribian adina soinu egin ez bada ere, Donostiako danborradan emakumeek euren lekua hartzeko lan eta borroka asko egin dute”, esan du Moralek.
Sei pertsona aritu dira urte eta erdiz ikerketa lan hau egiten. Danborradari buruz informazio asko badago ere, emakumeen parte hartzeaz datu zehatzak eta testigantzak lortzea asko kosta zaiela onartu dute, “normaltzat hartzen zutelako ez agertzea”. Etorkizunerako tresna baliagarria izango den esperantzan, urriaren 16an aurkeztuko dute jendaurrean liburua eta ikerketa lana bera. Udaletxeko udalbatza aretoan egingo dute aurkezpena, 19:00etan. Hortaz gain, 354 ale banatuko dituzte, eta Berdintasun sailaren webgunean ere deskarga daiteke liburua.
DOKUMENTAZIOA
Emakumeek historia zehar danborradan izan duten parte hartzearen gaineko liburua plazaratu Udalak
Gaur, 2014-09-30
http://gaur.donostia.org/emakumeek-historia-zehar-danborradan-izan-duten-parte-hartzearen-gaineko-liburua-plazaratu-udalak/

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.