miércoles, 22 de julio de 2015

#hemeroteka #berdintasuna | Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria, Tolosara

Irudia: Tolosaldeko Ataria / Udaberri Dantza Taldea
Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria, Tolosara
Udaberri Dantza Taldeak jasoko du irailean aipamenetako bat bordon dantzan emakumeak parte hartzeagatik
M.S.S. | Noticias de Gipuzkoa, 2015-07-22
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/07/22/vecinos/tolosaldea/hondarribia-berdintasunaren-hiria-saria-tolosara

Berri pozgarria jaso du Udaberri Dantza Taldeak. Hondarribiko Jaizkibel Konpainiak, Hondarribia Berdintasunaren Hiria sariketako aipamenetako bat emango dio Tolosako taldeari.

Udaberrirekin batera, Kresala elkartea eta Irrintzi dantza taldea ere sarituko dituzte, eta irailaren 4an izango da banaketa ekitaldia. Besteak beste, tradiziozko ekitaldietan emakumeen parte hartzea ahalbidetu dute elkarteak nabarmendu nahi izan dituzte, ika-mika handiegirik gabe aurrera egin dutenak.

Tolosarren kasuan, duela bi urte, 2013 urtean, lehen aldiz emakumeek parte hartu zuten San Joan eguneko bordon dantzan. Eztabaidarik gabe eta naturaltasun osoz gertatu zen eta horregatik saritu nahi izan dute Tolosako Udaberri Dantza Taldea.

Epaimahaikideak Aurten Berdintasun Hiria sariketako epaimahaikideak honakoak izan dira: Garbiñe Biurrun epailea, Maialen Lujanbio bertsolaria, Nieves Alza Txingudi saskibaloi elkartearen presidente ohia eta Hondarribiko urrezko domina jasotakoa, Paul Rios bakearen eta giza eskubideen aldeko aktibista, eta Xabier Lapitz kazetaria.

DOKUMENTAZIOA
'Hondarribia Berdintasunaren Hiria' saria jasoko du Udaberri dantza taldeak

Jaizkibel konpainiak lehenengoz antolatu du sariketa; Kresala eta Irrintzi dantza taldeak ere saritu dituzte.
Tolosaldeko Ataria, 2015-07-20
http://ataria.info/tolosa/1437385383249
>
ETA GAINERA…
Historiako lehen emakume bordon-dantzariak Tolosako San Juanetan
Kike Amonarriz | Argia, 2013-06-24

http://www.argia.eus/blogak/kike-amonarriz/2013/06/24/historiako-lehen-emakume-bordon-dantzariak-tolosako-san-juanetan/

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.