Irudia: Euskaltzaindia / Kanpainaren aurkezpena |
Euskaltzaindia, 2018-11-26
https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/5711-hies
Bizkaisidak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak GIBari lotutako estigmaren aurka egindako elkarlanaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur, Bilbon. Abenduaren 1ean ospatuko den GIB/HIESaren Nazioarteko Egunaren harira egin dute agerpena.
Terminologia aldaketak proposatu ditu Euskaltzaindiak: GIB gaitza-ren ordez, GIB infekzioa; HIESaz gaixo dagoena-ren ordez, GIBarekin bizi den pertsona; HIESaren kutsadura-ren ordez, GIBa transmititzea...
Bizkaisidak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak mundu mailako E=E (DetektaEzina = TransmitiEzina) kanpainarekin bat egin dute. Bihartik aurrera, kanpaina grafiko bat ikusgai izango da Bilboko metro geltokietan, hedabideetan eta sare sozialetan ere zabalduko dena. Janire Ordunak diseinatutako kanpaina honen bidez GIBa osasun-mundu hutsetik aldendu eta espazio sozial zein kulturaletara eraman nahi da.
GIBaren inguruan jarduteko hizkuntza gomendioak eta ‘DetektaEzina = TransmitiEzina / Indetectable = Intransmisible’ kanpaina dira elkarlan honen emaitza nagusiak. Honela, tratamendu eraginkor pean dauden GIBdunek harreman sexualetan birusa transmititzen ez dutenaren ebidentzia zientifikoa gizarteratu nahi da. "Euskal gizarteak aurreiritzi eta estigmak gainditzeko ahalmena eta beharra du. Gure kulturako balore tradizionalen artean aurki dezakegu errespetua. Euskadin, aniztasun-sexual handia duen gizarte inklusiboa izanik, GIBaren inguruan estigma, tabu eta beldurrik gabe hitz egiteko bidea ireki behar da", esan du, gaur, Marta Pastor Bizkaisidako presidenteak.
Bere aldetik, Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi du aukera berria zabaldu zaiola Euskaltzaindiari, "hizkuntzaren aldetik aurrera egiteko, euskaren aldetik ere behar beharrezkoa baita diskriminazioa baztertzea, gainditzea, hizkuntzak ekar baitezake diskriminazio hori". "Honelakoetan -gaineratu du Urrutiak-, euskara egokitu eta aldatu egin behar da, gure gizarteak eskatzen dituen premiei erantzun arina eta serioa emanez".
Kanpainaren euskarazko egokitzapena egin du Euskaltzaindiak, terminologia aldaketa jakin batzuk proposatuz.
Terminologia egokia:
- 'GIB gaitza'-ren ordez, GIB infekzioa.
- HIESA egoera kliniko bat da.
- 'Gaixotasuna', 'gaixotasun benereoa', 'transmisio sexualeko gaixotasuna'...Horien ordez, sexu-transmisioko infekzioa.
- 'GIBa duen gaixoa'-ren ordez, GIBduna.
- 'HIESaz gaixo dagoena'-ren ordez, GIBarekin bizi den pertsona.
- 'HIESaren kutsadura'-ren ordez. GIBa transmititzea.
- 'HIESaz gaixo dagoena', 'kutsatua', 'HIESa duena'... Horien ordez, GIBarekin bizi den pertsona, pertsona seropositiboa.
- 'Kolektibo arriskutsuak' edo 'jarrera arriskutsuak' esamoldeak baztertu eta arriskuzko praktikak eta GIBdun izateko arrisku egoeran dauden pertsonak erabiltzea gomendatzen da.
Garapen zientifikoarekin bat datozen hitzak:
- Karga biral detektaezina
- Supresio birala
- Tratamendu iraunkorra
- Tratamenduarekiko itsaskortasuna
- Transmitiezina
- Detektaezina

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.