Argia / EHGAM manifestazio batean Bilbon, 1977ko azaroan agian // |
Antonio Kintana hil da, Euskal Herriko sexu askapen mugimenduaren abiarazleetako bat.
EHGAMek jakinarazi du Antonio Kintanaren heriotzaren berri: "Gure mugimendua pizteko lehen hitzak egin zituena itzali egin da gaur". Kintana izan zen, Imanol Alvarezekin batera, Euskal Herriko sexu askapen mugimenduaren sortzailea.
Argia, 2023-01-18
https://www.argia.eus/albistea/antonio-kintana-hil-da-euskal-herriko-sexu-askapen-mugimenduaren-abiarazleetako-bat
Asteartean zendu zen Antonio Kintana, Euskal Herrian sexu askapenerako mugimendua abiarazteaz arduratu zenetako bat izateagatik ezaguna. EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak eman eman zuen haren heriotzaren berri, sare sozialen bidez. "Gure mugimendua pizteko lehen hitzak egin zituena itzali egin da gaur. EHGAM hegan egiten jarri zuen horrek oroitzapenen mundura egin du salto gaur. Betirako hor geratu dadila, gertu, EHGAMkide guztion memorian, sexu askapenerako borrokaren historian mugarri", zioen Kintanaren argazkiarekin batera argitaratutako mezuak.
1976an, Erresuma Batuan egin zuen egonalditik ideia batekin egin zuen buelta Euskal Herrira Kintanak: sexu askapenerako mugimendua abiaraztea. Ideia hori buruan jo zuen Imanol Alvarezengana, Alvarezek berak ARGIAn azaldu bezala. Bigarren honek Berriari egin dizkion adierazpenen arabera, Galestik itzuli berria zen Kintana, eta "han ezagutu zuen Gay Liberation Front, eta unibertsitatean bertan bazegoen gay talde bat. Hori ikusita, Euskal Herrian antzeko zerbait egiteko ametsa zuen".
Euskal Herrian erlijioak zuen pisua handia zela eta euskaldunak matxista hutsak zirela erantzun zion Alvarezek Kintanari, baina halere ez zuen errefusatu lagunak Durangoko Azokan luzatutako proposamena. Prentsara jo zuten aurrena, baina jotako ate guztiak itxi zizkieten, harik eta Joan Mari Torrealdairen atea jo zuten arte. Anaitasuna aldizkariko zuzendaria zen Torrealdai orduko hartan, eta harekin hitz egin ondoren, biek sinatutako gutuna argitaratu zuten aldizkarian. ARGIAn jasoa dagoenez, gutun hartan zera adierazi zioten iritzi publikoari: gay mugimendua gero eta indartsuagoa zela, gero eta agerikoagoa eta Euskal Herriko komunikabideetan ez zela aipatu ere egiten. Hurrengo pausoa jende gehiagorekin biltzea izan zen: Bilbon egin zuten hitzordua, Frantziskotarrek Irala kalean zeukaten lokaletan. "Orduan izan zen sorrera ofiziala", kontatu dio Alvarezek ‘Berria’ri. Bizkaia mailan egituratu ziren lehenbizi, eta beste herrialdeetara zabaldu gerora. 1977ko urtarrila-otsailean elkartearen aurkezpena egin zuten, baina 1983a arte ez zuten eskatutako legalizazioa lortu ordea; "Martin Villak ez gintuelako legeztatu nahi", Alvarezek ARGIAn argitaratutako iritzi artikuluan adierazi bezala.
Bere asmoei bide emanda, mugimendua martxan jarrita zegoela albo batera egin zuen Kintanak. "Ertz horretatik beti jarraitu izan dio gure ibilbideari. Beti egon da presente, baina oso agerian egon gabe", adierazi dio ‘Berria’ri bere kideak. EHUn irakasle aritu zen.
ETA GAINERA...
>
Baldintzapeko askatasuna.
Elkarte asko aritzea ere ez da seinale ona, halere. Oraindik aukera sexual guztiak errespetatzen ez diren seinale baita. Segidako orrietan hogeita bost urte hauetan diskriminazioaren aurka lanean ari diren hainbat elkarteren berri dakarkigu.
Onintza Irureta Azkune | Argia, 2002-10-13
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1871/baldintzapeko-askatasuna
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.