Mostrando entradas con la etiqueta E-Susa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta E-Susa. Mostrar todas las entradas

jueves, 30 de marzo de 2023

#liburuak #lesbianismoa | Erresistentziarako gorputzak : bollerak

Erresistentziarako gorputzak : bollerak / Eva Perez-Pons Andrade.
Zarautz : Susa, 2023 [03-30].
110 p.
Colección: Lisipe ; 13.

/ EUS / Libros / ENS / Bolleras / Feminismo / Identidades / Lesbianismo

📘 Ed. impresa: ISBN 978419570024
📝 Cita APA-7: Perez-Pons Andrade, Eva (2023). Erresistentziarako gorputzak : bollerak. Susa.

[.eus] Bollera identitatearen inguruan egituratuta dago Eva Perez-Ponsen ‘Erresistentziarako gorputzak: bollerak’ saiakera. Zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jasotzen ditu; Euskal Herriko Lesbiana Feministen Mugimenduaren hastapenak biltzen ditu, gaur eguneko bolleren borrokaren erroak eta sinergiak nondik datozen hobeto ulertu ahal izateko; eta heterosexualitatearen analisi teorikoa egiten du. Horrez gain, normaren parte izateko edo hierarkia sexualarekin apurtzeko posizioak aztertzen ditu, eta subjektua beste era batera ulertzeak parte-hartze politikorako planteamendu berriei bidea irekitzen diela proposatzen, ekintza zuzen ez-biolentoaren erabilera erresistentzia kolektiborako tresna gisa lehenetsiz.

jueves, 23 de marzo de 2017

#liburuak #literatura | Poz aldrebesa

Poz aldrebesa / Juanjo Olasagarre.
Zarautz : Susa, 2017
424 or.
ISBN 9788492468942

/ EUS / NOV
/ EHGAM / Euskal literatura / Homosexualidad / Identidades / Literatura / Parejas

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika. Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Bilboko jatetxe batean afaltzen ari dira, Josebak esan duenean: “Azken boladan zerbait falta zaigu”; Axik bizkor erantzun du: “Boladak izaten dira sexu askokoak eta sexu gutxikoak”; Josebak bota dio: “Orduan kanpoan maiz larru jotzen ari zara?”. Fideltasunaren eta leialtasunaren arteko aldea bereiztea ez da hain zaila. Edonork egin dezake akordio argi bat kontu horri buruz. Baina gero ez da erraza izaten ardura etikoak eta portaera praktikoak beti bat etortzea. Egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritikoren batean. Bakeak egitea da istorio honen asmoa, ez minaren eta haserrearen aurrean mendekua hartzea.