Irudia: Diario de Navarra |
Lan honek harreman lesbikoak nola kontatu diren edo gay pertsonaien tipologia ematen du. Hamasei egilek sinatzen duten liburua ostiralean aurkeztu zen Iruñeko Unibertsitate Publikoan.
On Stegmeier | Diario de Navarra, 2011-02-14
Udako Euskal Unibertsitatearen mahainguru baten koka daiteke liburuaren sorrera. Solasaldi hura 2006-2007 inguruan antolatu zuten, euskal literaturak homosexualitatea nola jorratzen zuen aztertzeko. Orduan apenas zegoen ezer argitaraturik gaiaren gainean. Han esandakoak liburu batean biltzeko erabakia hartu, alabaina, eta parte hartzaileen kopurua potoltzen joan zen hamabost bat osatu arte. Liburua, "Desira Desordenatuak".
"Queer irakurketak [euskal] literaturaz" du izenburutzat, eta gai honi hurbiltzen zaio, hainbat ikuspuntu diferentetik. Ostiralean aurkeztu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iruñean, "Jardunaldi Generanitzak" ekimenaren barnean.
Josune Muñoz-ek eta Amaia Alvarez Uriak, adibidez, sensibilidadea landu nahi zuten beraien atalean. Begirada berri batekin sartu ziren baladetan, adibidez, XVI-XVII. mendeetako olerki forma hauetan. Aztertu dituzten ia 40 baladetan ez dago heterosexual marka espliziturik, hau da, bere emakume musari kantatzen duen hori, beste emakume bat izan zitekeen. "Aitzinako materialetan gaurkorako ideiak topatu ditugu", diote.
Juanjo Olasagarre iruñear idazleak, ekarpen filosofikoago batekin dator, nortasuna eta egiaren gainekoa. Foucolt, Nietzsche, Kontraerreforma... arakatzen du egileak ikusteko egia botereen parametroen barnean ekoitzi dugula.
Angel Errok sekretuaren kontzeptuari egiten dio haginka."Stonewallko istiluetatik [1969.an New Yorken homosexualitateen kontrako sarekada baten gertatuak] hona, "gay life"bat sortu da", dio. Beste egile batzuen artean, Miguel Angel Buenarrotiren poema bat idazten du: "Badakizu badakidala...".
Mikel Ayerbek euskal literaturaren gay pertsonaietaz arduratu da, 2000 urtetik hona. Tremendismoa ikusten du Ayerbek pertsonai hauetan, normalean yonkiekin, prostitutekin eta heriotzarekin eta ezinezko maitasunei lotuak. Jon Arretxe, Olasagarre bera, Xabier Montoia, Joseba Gabilondo, Jasono Osoro edo Itxaro Bordaren lanak aipatu zituen, besteak beste. Onena, esan zuen, irakurtzea da.
Iturria
Euskal literaturaren "Desira desordenatuak" batu ditu liburu batek
Lan honek harreman lesbikoak nola kontatu diren edo gay pertsonaien tipologia ematen du. Hamasei egilek sinatzen duten liburua ostiralean aurkeztu zen Iruñeko Unibertsitate Publikoan.
On Stegmeier | Diario de Navarra, 2011-02-14
“Desira desordenatuak” liburuaren aurkezpenaren kronika
Onintza Irureta Azkune | eibar.org, 2010-11-20
Beñat Sarasola | Berria, 2010-07-18
Gay eta lesbianei buruzko literatura aztertu dute idazle eta kritikariek
Gay eta lesbianei buruzko literatura aztertu dute idazle eta kritikariek
Felix Ibargutxi | El Diario Vasco, 2010-07-12
'Queer' begiradak literaturari
Euskal literaturaren gay-lesbiko-trans irakurketak egin dituzte zenbait egilek 'Desira desordenatuak' lanean
Ainhoa Sarasola | Berria, 2010-06-26
Queer Euzkadi edo Manifestu Marianoa
Joseba Gabilondo | Berria, 2010-06-13
Lapiko Kritikoa webgunean
Queer Euzkadi edo Manifestu Marianoa
Joseba Gabilondo | Berria, 2010-06-13
PDF bertsioa eibar.org webgunean
Eta gainera...
Queer literaturaz Donostian
Literatura Eskola, 2011-04-13
«Begiradan dago erotismoa» eta euskal sorkuntzak propioa behar du
Askoren harridurarako, aurten «erotismoa» hartu du Azokak gai nagusitzat. Krisi garaiak gozotzeko akaso. Gaia ahoan hartuta, mahai-ingurua izan genuen atzo, zinema, musika eta literatura esparruei so egin eta «Erotismoa sortzailearen begietan» izenburukoa, Paddy Rekalde gidari zela... «Ba ote da erotismorik euskal kultur sorkuntzan?».
Anartz Bilbao | Gara, 2010-12-08
ARGITALPENAK
Desira desordenatuak : queer irakurketak (euskal) literaturaz / Ibon Egaña (koord.)
Donostia : Utriusque Vasconie, 2010 [06]
381 or.
Saila: Kritika literarioa
ISBN 9788493765835
Nola kontatu ditu euskal literaturak lesbianen arteko harremanak? Nolakoak dira gay pertsonaiak euskal eleberrietan? Ba ote dago ezaugarri komunik? Egin ote liteke herri literaturaren irakurketa lesbiko bat? Existitzen al da gay literatura? Idatzi dute Euskal idazleek transexualez? Nola irudikatzen zituen gizonen arteko harremanak antzinate klasikoko poesiak? Eta gaur egungoak? Nola lotzen dira nazioa eta sexualitatea literaturan? Zein diskurtso osatu dute literaturak eta arteak generoaren (des)eraikuntzaz?
Horra hor liburu honen egileak, nor bere talaiatik, erantzuten ahalegindu diren galderetako zenbait. Sortzaile gisa izandako esperientzia da batzuetan abiapuntu, irakurketa eta interpretazio kritikoa gehienetan, queer aktibismotik hurbileko diskurtsoa beste zenbaitetan.
Literaturari (euskaldunari zein kanpokoari) bestelako ertzak aurkitzera eta irakurketa gay-lestrans-queer berriak proposatzera datorren liburua duzu hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.