Berria / Errenteriako Kaputxinoak auzoko Sorgintxulo kaleko dorre bat, 1976an // |
Modernoen araberako herria
Errenteriako industria garaiko auzoek mugimendu modernoaren irizpideak erakusten dituzte: bloke bananduak, barne patioarik ez, desarrollismoak hauspotutako dorre garaiak eta 'kalearen apurketa', besteak beste. Tipi kooperatibak eraginok jorratu ditu ikerketa batean.
Amaia Igartua Aristondo | Berria, 2023-07-25
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/030/001/2023-07-25/modernoen-araberako-herria.htm
Ibilbide bat da joan den mendeko hirigintza irizpideetan egina: etxe bloke apalak auzo batean, dorre garaiak aldamenekoan, aldatsean hala moduan kokatutakoak handik gertu, kalea hausten duten zuloak blokeen artean. Errenterian (Gipuzkoa), 1950etik 1980ra bitarte egindako eraikinetan, agerikoa da mugimendu modernoaren lorratza, eta oso garaikideak dira haren ondorioak. Tipi kooperatibak herriko lau auzo ikertu ditu —Alaberga, Galtzaraborda, Beraun eta Kaputxinoak— genero eta komunitate ikuspegietatik, behatzeko nola eragiten dieten kalearen formak eta diseinuak auzoko bizitzari, zaintzari eta irisgarritasunari, besteak beste. Koldo Mitxelena bekarekin landu dute proiektua —Errenteriako Udalak ematen ditu, UEUren laguntzarekin—, eta abenduan aurkeztuko dituzte ondorioak, Euskararen Egunaren inguruan.
XX. mendeko lehenengo urteetan gertatu zen mugarria, baina hainbat hamarkadaren ondoren indartu zen haren oihartzuna: mende hasieran, mugimendu modernoa sortu zen, eta diziplina asko astindu zituen; tartean, arkitektura. Testuinguruak blaitu zituen bide berriak, ezinbestean: higienismoak eragina izan zuen, esaterako, tuberkulosiaren inguruko kezka handia baitzegoen garai hartan, Itsaso Larramendi arkitekto eta Tipiko kideak azaldu duenez. «Hiri industrial zikina atzean uzteko, arkitekto berriek zioten espazioa eta hiria ere badirela tresna bat pertsonen osasuna zaintzeko». Etxe blokeak lehenetsi zituzten, bi fatxadakoak, barne patiorik gabekoak; leiho handi eta ugariak izan behar zituzten, ahalik eta ondoena argiztatzeko eta aireztatzeko, uste baitzuten bitarteko eraginkorrak zirela gaixotasunik ez izateko eta osatzeko. Terraza erabilgarriak defendatu zituzten, eguzkia hartu eta kirola egin ahal izateko.
Funtzionalismoak ere errotik eragin zion paradigma berriari. «Bizi funtzio batzuk zehaztu zituzten, pertsonek hirian ase beharrekoak: lana, aisialdia, etxebizitza eta komunikazioa —hau da, funtzio horien arteko lotura—. Haien ustez, bakoitzak hartu beharko luke hiri edo lurralde bakoitzean horretarako aproposena den eremua». Hori horrela, erabilerak batu eta banandu zituzten, eta haien arteko uztarketak saihestu. Larramendiren irudiko, funtzionalismoak asko baldintzatu du gaur egungo hirigintza: adibidez, orain ere hiritik kanpora eramaten dira merkataritza guneak, zentro teknologikoak eta hilerriak. Eta etxebizitzak besterik ez duten urbanizazioak eraikitzen dira. «Horrek eragin bat dauka, argi eta garbi: ordutegi jakin batzuetan baino ez dute funtzionatuko hiri eremuek». Eta autoa ezinbestekoa da ia.
Halaber, giza gorputza metafora bilakatu zen ideia berrietarako. «Organizismoa zen beste irizpideetako bat: hiria eta lurraldea gorputz bizidun bat zen haientzat; organo ezberdinak zeuden, eta zeinek bere funtzioa zuen, baina osotasun moduan landu beharra zegoen, elkarlanean funtzionatzen baitzuten». Herri jakinetatik harago begiratzen hasi ziren. Eta, hain justu, orduko plangitza eta lege batzuek baldintzatu zuten Errenteriako auzoen forma, kasurako. «Garai hartan egin zen Gipuzkoako lehen lurralde plana, plan pilotua izan zena. Frankismoko hirigintza arduradunek asko edan zuten organizismoaren ideiatik, eta Gipuzkoan probatu zuten nola antolatu zitekeen lurraldearen begiradatik».
Biztanleak ugaritu ziren
Eraldatu egin zen etxebizitzen estiloa: lehengo etxe uharte mardulen ondoan, etxe bloke bakartu berriak ugaritzen hasi ziren. Eta eraldatu zen, ondorioz, kalea bera. Izan ere, uharteetako multzoek bideak sortzen zituzten. Ez, ordea, etxe berriek: bakartuak daude, distantzia dago blokeen artean —argiztatze egokia bermatzeko, batik bat—, eta eremu publikoz eta sasi-pribatuz inguratuta daude. «Guztiz aldatu zen hiriaren paradigma. Ez dago segidarik, ez dago kalea osatzen duten segidako bi fatxada», Larramendiren berbetan.
Hirigintza berriaren albo kaltea kalea zatikatzea izan zen, eta defendatu egin zuten. «Haien leloa ‘mort de la rue’ zen, kalearen heriotza», nabarmendu du ikerlariak. Arkitekto modernoen nazioarteko biltzarretan eztabaidatu zituzten bide berriak, 1928tik aurrera, eta Atenasko Gutunean ezarri zituzten hiriaren irizpideak, 1933an. Bilkurak 1959ra arte egin ziren, baina, paradoxikoki, taldea desegin ostean hauspoa hartu zuten haren ideiek. Etxe premia zegoen garai hartan, Larramendik aletu duenez: Bigarren Mundu Gerran hiri asko suntsitu ziren, eta berreraikitzeko behar handia zegoen; gainera, behargin asko lekualdatu ziren landa eremuetatik hirietara; eta ‘baby boom’ deritzon fenomenoak jaiotza tasa puztu zuen, nabarmen. Horren ondorioz, hiriak eta herriak asko hazi ziren, eta hirigileek ideia modernoetara jo zuten hedapena gauzatzeko.
Errenterian ere eragina izan zuten aldagaiok, batez ere 1950etik 1980ra. «Hamarkada horietan, gure inguruko hiriak eta herriak asko handitu ziren, bereziki industria asko zutenak. Errenteria nahiko kasu paradigmatikoa da: izugarri handitu zen biztanle kopurua». Gipuzkoan, populazioak %82 inguru egin zuen gora urte gutxiren buruan: 1950ean, 374.040 biztanle ziren; 1975ean, 682.517. Eta Errenteriako hazkunde demografikoa are indartsuagoa izan zen, laukoiztu egin baitziren herritarrak: 12.784 ziren 1950ean, eta 46.329 1975ean. Gutxi-asko, urte haietan sortu ziren Alaberga, Galtzaraborda, Beraun eta Kaputxinoak auzoak.
Alaberga da lauretan zaharrena, 1945 eta 1959 artean eraikia. Ideia modernoak artean ez zeuden guztiz errotuta. «Arkitektura eta hirigintza zainduago bat da, kalitate hobea duena. Gutxiago eraikitzen zen». Nahasi egiten dira aurreko paradigmaren eta berriaren arrastoak: esaterako, etxe uharteak badaude, baina barne patio oso zabalekoak, ondo argiztatzeko modua ematen dutenak. «Frankismoaren hasieran, bere horretan funtzionatu behar zuten multzoak bezala sortzen ziren auzoak: besteak beste, eskala txikiagoko eraikinak ziren, eta ekipamenduak nahasten ahalegintzen ziren —elizak eta eskolak, esaterako—».
Errentagarritasuna xede
1960tik aurrera, desarrollismoa landu zen. «Ordura arte, batez ere estatuak egin eta exekutatzen zituen hirigintza planak; hau da, publikoak. Hortik aurrera, liberalizatu egin zen, promotoreak sartu ziren, eta higiezinen espekulazioa modu basatiagoan egiten hasi ziren». 1959tik 1971era egin zuten Galtzaraborda auzoa, eta igarritzeko modukoak dira Alabergarekiko aldeak: badaude lauzpasei solairuko blokeak, baina baita sei-hamabi solairuko dorreak ere. Eraikin garaiagoak egiten hasi ziren, leku berari errentagarritasun ekonomiko handiagoa ateratzeko; eta gastuak merkatu zituzten, orobat, maldan eraikita. Aldatsak are gehiago apurtu zuen kalea.
Orografiak baldintzatu zituen, halaber, Beraun eta Kaputxinoak. Garai bertsukoak dira: 1968tik 1976ra eraikia lehena, 1964tik 1978ra bigarrena. Bestelako tipologia dute, ordea. Errendimendu ekonomikoa handitzeko, barne patioa berreskuratu zen Beraungo etxebizitzetan, eta blokeak zatika kokatu zituzten; baina, Galtzarabordarekin konparatuta, kalearen haustura ez da hain bortitza, Larramendiren irudiko: bananduta egonda ere, fatxadek nolabaiteko segida sortzen baitute, ikerlariaren berbetan. Bestelakoa da Kaputxinoak auzoko arkitektura. Dorre altuak lehenetsi zituzten, «ibiltarien eskalatik kanpokoak».

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.