Berria / Itaiak egindako elkarretaratzea, gaur, Bilbon // |
Bilbon haurdunaldi subrogatuari buruzko kongresu bat egiten ari direla salatu dute
Gaur hasi da nazioarteko kongresua, eta Itaiak horren aurka protesta egin du Bilboko Azkuna zentroaren aurrean
Markel Garzon Goitia | Berria, 2023-07-20
https://www.berria.eus/albisteak/230928/bilbon-haurdunaldi-subrogatuari-buruzko-kongresu-bat-egiten-ari-direla-salatu-dute.htm
Emakumeei eta haurdunaldi subrogatuei buruzko nazioarteko kongresu bat egiten ari dira Bilbon egunotan: gaurtik larunbatera izango da, Azkuna zentroan. Hori salatzeko, Itaiak elkarretaratzea egin du gaur, 15:00etan, Azkuna zentroaren beraren aurrean. EHGAMek eta Euskal Herriko Bilgune Feministak ere kongresua gaitzetsi dute.
«Alokairu sabelak amaitu» eta «Zuen aberastasuna gure miseria». Oihu horiekin ekin diote Itaiak antolatu duen elkarretaratzeari. «Emakume langileen esplotazio erreproduktiboan eta umeen salerosketan» oinarritzen den praktika «zuritzera, sustatzera eta normalizatzera» etorri direla salatu dute. Horrez gain, kongresua espazio publiko batean egiten ari denez gero, instituzioek alokairuko sabelak «legitimatzen» dituztela ere gaitzetsi dute: «Prozesu horren deshumanizazioa muturrekoa da, eta praktika horrek milaka eta milaka emakumeren esplotazio erreproduktiboa legitimatzen du».
Espainiako Gorteek aurten, abortuaren lege erreforman, indarkeria gisa definitu dituzte alokairuko sabelak. Halere, Naia Izko Itaiako kideak kritikatu du erakundeek «gutxi» egin dutela praktika hori desagerrarazteko: «Indarkeria matxista bezala definitu den arazo honi praktikan ez zaio inolako aterabiderik ematen, eta, gainera, kongresu hau espazio publiko batean egitea baimentzen da». Izkok erantsi duenez, praktika horrek muturreko egoeran jartzen ditu emakumeak. «Asko esklabo mantentzen dituzte prozesuan zehar, guztiz kontrolatuta. Beste asko engainatuak izan dira bizi hobe baten esperantza faltsuarekin. Beste emakume batzuek pobreziatik ateratzeko jotzen dute horretara. Aldiz, kasu hauek ezin dira banaka ulertu, ezta justifikatu ere, guztiak baitira oinarrizkoak erreprodukzioaren merkatuaren existentziarako, eta, beraz, emakumeen zapalkuntza eta umeen salerosketa indartzen dituzte».
Bestalde, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak ere kongresuaren aurka egin du. «Ugalketa desirak ez daude emakume langileen eta pobretutako herrialdeetako emakumeen gorputzen eta eskubideen gainetik», esplikatu dute sareetan zabaldutako komunikatu batean. ‘Ez gure izenean, ez gure eskubideen izenean’ izenburupean, eskatu dute ez erabiltzeko gizon homosexualen ugalketa nahiak haurdunaldi subrogatuak justifikatzeko: «Guraso izateko desirari edo hazkuntza desirari erantzutea ugalketa merkatuaren esku uzten den honetan, gogorarazi nahi dugu desira horiei erantzuteko beste modu batzuk daudela, salerosketaren logikatik pasatzen ez direnak».
Euskal Herriko Bilgune Feministak ere «kezkagarritzat» hartu ditu haurdunaldi subrogatuaren aldeko diskurtsoak normalizatu dituzten kongresuak eta kanpainak: «Ezinbestekoa iruditzen zaigu hau babesten duten instituzioak interpelatzea eta negozioa sostengatzen duten enpresak seinalatzea». Obuluen donazioaren praktika ere salatu du Bilgune Feministak: Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan guztiz zabaldua dago emakume gazteek obuluak ematea diru truke, nahiz eta altruistatzat hartzen den. «Normalizatuta» dagoela gaitzetsi dute: «Emakumeen gorputza merkantilizatzeko erabiltzen den beste negozio bat da. Espainiar Estatua munduko lehen postuen artean dago obodonazioen negozioan».

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.