Argia / Mikel Martin omendu zuten Oreretan 2018an jaietan // |
Mikel Martin hil da, sexu askapenaren aldeko ekintzaile historikoa
Mikel Martin Conde oreretarra hil da 70 urterekin, LGTBI aktibista historikoa Euskal Herrian eta EHGAMen sortzaileetakoa. Oarsoaldeko Hitzak argitaratu duenez, uda aurretik diagnostikatu zioten gaixotasunagatik hil da ostegun goizean.
Argia, 2023-03-02
https://www.argia.eus/albistea/mikel-martin-hil-da-ehgamen-ekintzaile-historikoa
Ondorengo mezua zabaldu du EHGAM mugimenduak sare sozialetan: "Mikel joan zaigu. Gure bizitza arnasgarriagoa izan da zuri esker. Zurekin topo egiteak alaitasuna eta borrokarako indarra eman dizkigu beti. Oso harro gaude zutaz. Gogoan zaitugu. Ez adiorik lagun!".
Duela hiru urte Irutxuloko Hitzan Irati Salsamendik eginiko elkarrizketan kontatu zuen bere ibilbidea nola hasi zen:
"Barruan gauza asko mugiarazi zizkidan artikulu bat irakurri nuen ‘Punto y Hora de Euskal Herria’ aldizkarian eta mugarri bat izan zen. Garai berean, EHGAMeko [Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua] talde bat existitzen zen Bizkaian, eta hango kideekin harremanetan jarri nintzen. Donostian bilera bat egin zuten, eta hori izan zen nire lehenengoa. 1979an Francisco Vadillo Santamaria Francis trabestia hil zuten Errenterian, eta handik hilabete batzuetara atera nintzen armairutik. EHGAMen sorrera 1977an izan zen. Antonio izeneko kide bat Galestik etorri, eta taldearen sortzaileetako batekin elkartu zen Durangoko azokan, Imanol Alvarezekin. Antoniok esan zion Imanoli, hitzez hitz: ‘Badakizu Erresuma Batuan maritxuak bildu egiten direla euren eskubide zibilen alde borrokatzeko? Zer iruditzen zaizu zerbait egiten badugu hemen?’. Imanolek Euskal Herrian zailtasun asko ikusten zituela adierazi zion, baina aurrera jarraitu zuten, eta gaur arte borrokan aritu gara".
Bizi osoa egin du sexu askapenaren aldeko militante gisa. Horregatik, 2005ean Espainiako lau militarrek jipoitu egin zuten. Konorterik gabe utzi zuten. Horrela kontatu zuen: "Taxira nindoala, lau lagun ikusi nituen, nahiko jarrera bortitzean, kale seinaleak eta abarrekoak kolpatzen, ostikoka. Halako batean, niregana hurbildu, eta iraintzen hasi zitzaizkidan, zentzurik gabe. ETAz, eta Ibarretxe Planaz galdetu zidaten, gero kolpeka hasi zitzaizkidan".
Duela bost urte, Oreretan, OiangozHau mugimenduak omendu zuen, eta azpiko bideoa egin zioten, ‘Oarsoaldeko Hitzak’ erreskatatu duenez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.