Oarsoaldeko Hitza / Mikel Martin // |
Borrokaren arima eta gorputza
Joxemari Carrere, Alternatibako Koordinakunde Nazionalaren izenean | Naiz, 2023-03-04
https://www.naiz.eus/es/iritzia/cartas/borrokaren-arima-eta-gorputza
«Zeren esperoan dago/ gure Herria?/ nondik etorriko zaio/ argi berria? Nola kenduko zaio lepotik uztarria?/ Noiz onartu behar du etorkizun gorria?» Arestiren olerkia Oskorrik musikatua hamaika aldiz abestuko zuen Mikel gure burkideak. Gustukoa zuelako abestea, gustukoa Aresti, gustukoa Oskorri, baina batez ere, gustukoa zuelako eta amets egiten zuelako Euskal Herriarentzat zein munduarentzat etorkizun gorri eta koloretsua. Mikel Martin Conde joan zaigu eta Alternatibako kideok krak bat sentitu dugu.
Gazterik hasi zen militantzia komunistan EMKn, gero etorri ziren Zutik, Gorripidea eta Alternatiba; baina izena aldatu arren militantziaren izanaren koherentzia mantendu zuen azken hatsa arte. Mundu hobeago baten alde, injustizia guztien kontra; munduan diren askatasun borroka guztiekin bat eginez; euskalduntze bidean; presoak gogoan; faxismoa borrokatuz; LGTBI borrokaren arima eta gorputza, hori guztia zen Mikel. Ez zuen ulertzen bizitza gorria ez bazen. Gorria elkartasunaren kolorea, askatasunarena, elkar zaintzarena, mundu justu batena.
Alternatiban krak bat sentitu dugu gure burkidearen galerarekin eta egin diezaiogun omenaldirik sutsuena eta maiteena berak altxatzen zituen bandera guztiak airean mantendu. Askatasun haizean. Mikel Martin Conde gure kamarada zen eta ez dugu ahaztuko.
Egun bateaneztu inork
ezer erosiko;
egun batean
ezta merkatuetan
sagarrik
salduko.
Egunen batean
guztiok
izanen gara
zoriontsuak.
(G. Aresti)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.