Onintza Enbeita | Berria, 2023-03-04
https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2023-03-04/militantzia.htm
Ez nuen berarekin sarritan egoteko zorterik izan, baina egon nintzen guztietan berezia iruditu zitzaidan. Aurrez aurre egon aurretik Egin-eko elkarrizketetatik-eta ezagutzen nuen. Gerora, tarteka egin izan dugu topo ‘mobidetan’. Mikel Martin militante nekaezina izan da, nahiz eta ez zuen ohituta geunden borrokalari ahalguztidunaren kanona betetzen. Sexu aniztasunaren eta askatasunaren aldeko borrokan erreferentea izan da, baina hori baino gehiago ere bai. Niretzat, militatzeko, egoteko eta izateko beste eredu baten aurpegia ere bazen. Horregatik pentsatzen dut sareetan zein komunikabide batzuetan ez diotela justiziarik egin haren memoriari. Faxismoa salatu egin behar da: beti. Hala ere, Mikel Martinen bizitzan gertatu den gauzarik inportanteena ez da izan duela hemezortzi urte jasotako jipoia. Nahi badugu aipa dezagun hori, baina marika politikoa, militante seropositiboa eta herri mugimenduan erreferentea izan zela bazterrean utzi gabe.
Asko galdu dugu Mikelen heriotzarekin. Seguruenik bizi zela kalkulatu ezingo genukeen adinako hutsunea izango da bere inguruan. Beti gogoratuko ditugu haren indarra, maitasuna, argitasuna... Eta jasan zuen eraso homofobo faxista gogoratzean ere, gogora gaitezen hura salatzeko izan zuen ausardiaz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.