viernes, 8 de septiembre de 2023

#hemeroteka #lgtbi #aktibismoa | Mikel Martin omentzeko Mikelaldia antolatu dute

Mikelaldiaren antolatzaileak, aurkezpenean //

Mikel Martin omentzeko Mikelaldia antolatu dute

Bihartik eskuratu ahalko dira hilaren 23ko afarirako eta kabareterako txartelak
Aitziber Muga | Noticias de Gipuzkoa, 2023-09-08
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bertan/2023/09/08/mikel-martin-omentzeko-mikelaldia-antolatu-7230140.html

Martxoan zendutako Mikel Martin Conderen, sexu askapenerako aktibistaren, omenez Mikelaldia antolatu dute herriko 16 elkartek, lagun eta senideekin batera eta Udalaren laguntzarekin.

Mikelaldia irailaren 23an egun osoan zehar burutuko den arren, bi egun lehenago, 21ean, Martinen urtebetzea ospatuko dute. 69 urte beteko lituzkeen egunean aldibereko topa egingo dute 19.30ean aktibistarentzat esanguratsuak izan diren lekuetan. Errenterian Txintxarri elkartean elkartuko dira eta Bilbon, Txomin Barullo tabernan. Gauza bera egingo da Iruñean, Gasteizen Bartzelonan eta Murtzian.

Irailaren 23an, Mikelaldia 12.00etan hasiko da Arramendiko bara-tzeetan kalejira koloretsuarekin “Puti-itzuli bat baino gehiago izango da, sentikaria, bateko eta besteko ekarpen, errezitaldi, musika, performantze eta maribilaldiarekin”, adi-tzera eman zuten aurkezpenean. Aurretik, 11.30ean, egingo den mandalarentzat nahi duenak loreak ekar ditzake.

Arratsaldean, 19.00etan Lekuona Fabrikan Omenaldi Kabareta burutuko da. Ikusleek osagai koloretsu bat eman beharko dute hitzordura.

Amaitzeko, afaria izango da 21.30ean Linon ezarriko den karpan eta hau amaitzean jaia hasiko da.

Afarirako txartelak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira 20 eurotan Zumardiko kioskoan 11.00etatik 19.00etara. Saldu gabe gelditzen diren tikeak astelehenetik aurrera salgai izango dira Reyna eta Arkai-tza tabernetan.

Kabareterako gonbidapenak ere bihar Zumardiko kioskoan egongo dira eskuragarri eta astelehenetik aurrera Lekuona Fabrikan jaso ahalko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.