miércoles, 6 de septiembre de 2023

#hemeroteka #lgtbi #aktibismoa | Koloretako omenaldia egingo diote Mikel Martini Errenterian

Mikelaldiaren nondik norakoen berri eman dute Errenterian //

Koloretako omenaldia egingo diote Mikel Martini Errenterian

Irailaren 23an egingo dute Mikelaldia: kalejira, omenaldi kabareta, herri afaria eta jaia antolatu dituzte
Berria, 2023-09-06
https://www.berria.eus/paperekoa/5002073/008/003/2023-09-06/koloretako-omenaldia-egingo-diote-mikel-martini-errenterian.htm 

Martxoaren 2an Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduetako erreferente bat zendu zen: Mikel Martin Conde. Irailaren 21ean 69 urte beteko zituzkeen, eta mugarri hori baliatu dute Martinen lagunek, senideek eta Errenteriako denetariko eragileek Mikelaldia antolatzeko: Mikel Martin gogoratzeko herri omenaldia. Irailaren 23an egingo dute, Errenterian (Gipuzkoa).

Mikelaldia kalejira koloretsu batekin hasiko dute hilaren 23an, 12:00etan, Errenteriako Gaztaño auzoko Arramendiko baratzeetatik. Arratsaldean egingo dute Mikelaldiaren ekitaldi nagusia: omenaldi kabareta. «Mikelaren oroitza argiz, kolorez, kantuz, dantzaz, dirdiraz eta bizipozez jantziko duen ekitaldia, elkar hartuta hunkitzeko, goxatzeko eta alaitzeko oroigarri xamur bat». Hori izango da, antolatzaileen arabera. 19:00etan egingo dute, Lekuona fabrikan.

Mikelaldia biribiltzeko, herri afaria egingo dute Linoko karpan, Agirre lehendakariaren plazan. Afaldu eta gero, jaia egingo dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.