![]() |
Dolores Juliano // |
Dolores Juliano Corregido omenduko dute Emakumeen Etxean
Antropologo feminista izan zen Juliano. Oles ekitaldia ekainaren 4an (asteazkena) izango da, arratsaldez.
Oarso Bidasoko Hitza, 2025-04-30
https://bidasoa.hitza.eus/2025/05/30/irun-emakumeen-etxea-omenaldia-dolores-juliano/
Irungo Udaleko Berdintasun arloak, EHUko Antropologia Sozialeko Fakultatearekin batera, topaketa bat antolatu du, Dolores Juliano Corregido (Argentina, 1932 – Bartzelona, 2022) antropologo feministari omenaldi bat egiteko. Ekitaldia datorren asteazkenean izango da, ekainaren 4an, 18:30etan hasita Emakumeen Etxean. ‘Trebetasunen jokoa, badakitenak eta beste harribitxi batzuk’ izenburua izango du aitortza ekitaldiak. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
Maggie Bullen eta Katia Reimberg adituek parte hartuko dute topaketan. “Dolores Julianoren obraren aurkezpen bat egingo dute bere lanen zenbait pasarte irakurrita eta horien inguruan hausnartuta eta elkarrekin aztertuta. Era berean, uda honetan EHUk antolatu duen ‘Dolores Juliano eta emakumeen erreibindikazio inplizituak (eta esplizituak ere bai)’ ikastaroan sakon aztertuko diren gaiak aipatuko dira”, zehaztu dute Berdintasun arlotik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.