Hitza / Madelon liburuaren aurkezpena // |
Errenteria-Orereta, berdintasunaren hiria
Madelon lehiaketako sarituen idazki guztiak argitaratu dituzte bilduma bakar batean. Lehiaketaren helburua da Xanti Vicente Altxu ‘Madelon’ herritarrak LGTBI+ kolektiboaren alde egindako lana aitortzea.
Erik Salazar | Oarsoaldeko Hitza, 2020-09-25
https://oarsoaldea.hitza.eus/2020/09/25/errenteria-orereta-berdintasunaren-hiria/
Hamaika urte igaro dira EHGAM Elkarteak Madelon lehiaketa literarioa martxan jarri zuenetik. Errenteriako Udalarekin bat eginez, bi urtean behin antolatzen da mota guztietako idazkiak jasotzen dituen lehiaketa irekia. Idaztea maite duten pertsonek euren sormena garatzeko aukera ederra dute. Ipuinak, prosa, olerkia... Edozein motatako idazkiak onartzen dira lehiaketaren barruan. Oinarrizko baldintza bakarra ezartzen dute antolatzaileek: LGTBI+ kolektiboa izan behar da idazkien protagonista.
Aurtengo Madelon sarien edizioa berezia egin nahi izan dute horren arduradunek. Horretarako, 2009tik 2018ra arte lehiaketa literarioaren irabazle guztien lanak bildu dituzte argitalpen bakar batean, Madelon sariak. Ipuin sarituen bilduma ilustratua. Hamasei lan dira hilaren 16an Merkatuzarren aurkeztua izan zen liburua osatzen dutenak (bertakoa da goiko irudia). Idazkiak irakurtzeaz aparte, interesdunek marrazkietaz gozatzeko aukera izango dute, testuekin batera argitalpena ilustrazioen bitartez osatzea erabaki dutelako antolatzaileek.
Lanak euskaraz eta gaztelaniaz idatzita daude, eta idazleak haurrak eta gazteak dira. Lehenengo taldean 14 eta 17 urte arteko haurrak daude; eta bigarrenean, aldiz, 18 eta 25 urte arteko gazteak. Modu honetan, kontsultarako modu errazean topatu ahal izango dira edizio guztietako irabazleak. Azken edizioko Koloreztatzeko mihisea lanetik 2009ko 'El bosque de las hadas' lanera arte, den-denak bildu dira argitalpenean.
Hilaren 16an Nerea Izagirrek gidatu zuen aurkezpen ekitaldian Aizpea Otaegi alkateak, EHGAMeko Mikel Martinek, epaimahaikide den Ibon Egañak eta lana ilustratu eta maketatu duen Txakur Gorria sormen kolektiboko Malen Amenabarrek parte hartu zuten. Errenteriako LGTBI+ Mahaiaren izenean Imanol Minerrek hitz egin zuen; Xanti Vicente Altxuren anai Iñakiri lore sorta eman zion Iñaki Queralt LGTBI+ Politiketarako zinegotziak.
400 ale
Hasteko 400 ale inprimatu dituzte. Interesdunek Emakumeen Etxean aurkituko dituzte, doan (astelehen eta ostiraletan 09:00-13:00 tartean dago zabalik; gainontzeko astegunetan 16:00etatik 20:00etara). Bestetik, LGTBI+ Mahaiarekin harremanetan jarriz gero, liburua eskuratzeko aukera izango da. Gainera, udalaren webgunean (errenteria.eus) argitalpena era digitalean lortzeko aukera egongo da.
Errenteriako Udaleko Berdintasun zinegotzi Iñaki Queraltek modu positiboan baloratu du bildumaren argitalpena, eta erabakiaren arrazoiak eman ditu: «Behin diagnostikoa eginda, LGTBI+ kolektiboaren defentsan egondako erreferenteak indartu behar zirela uste genuen».
Queraltek aipatzen dituen erreferenteen artean dago Xanti Vicente Altxu Madelon. Lehiaketa literarioari izena ematen dio, eta LGTBI+ kolektiboaren aldeko defendatzaile eta aktibista izandakoa da. EHGAM Elkartearen sortzaileetako bat izan zen aldi berean Altxu. 2006an zendu zen, soilik 46 urte zituela. Errenteriako Udalak LGTBI+ mugimenduaren alde egindako lana goraipatu izan du beti, eta kolektiboaren bandera udaletxearen balkoian zintzilikatu zuen hura hil ondoren, oroigarri moduan. 2012an Errenteriako udalbatzak aho batez onartu zuen Gaztaño auzoko kale batek haren izena izatea. Gaztaño Pasealekua kale izendegitik desagertu, eta Altxu kalea jaio zen.
Politiken erdigunea
Errenteria LGTBI+ kolektiboaren aldeko politiken erdigunea bihurtu da azken urteetan. Egun, Euskal Herriko leku askotan ikus daitezke ortzadarraren kolorez margotutako zebra bideak. Lehenengoa, ordea, Errenteriakoa izan zen. Nafarroa etorbidean erail zuen polizia batek Francis aktibista 1979an. Vicente Vadillo zen Francisen benetako izena, eta Trintxerpeko lokal batean egiten zuen lan. Erailketak LGTBI+ kolektiboaren haserrea piztu zuen, eta liskar handiak egon ziren kolektiboko kideen eta indar polizien artean. Francisen omenez zebra bidea ortzadarren koloreekin margotzea erabaki zuen LGTBI+ aktibismoarekin konprometitutako pertsona talde batek, udalaren partaidetzarekin. Hala, udalerrian aurrera eraman diren iniziatiba asko errotzen hasi dira eskualdean. Madelon sariek, esaterako, geroz eta oihartzun handiagoa dute Iñaki Queralt Berdintasun zinegotziaren arabera: «Edizio guztietan jaso diren idazkiak oso kalitate handiko lanak dira».
Hurrengo hilabetetan lanean jarraituko dutela jakinarazi du Errenteriako Udaleko LGTBI+ Politiketarako zinegotziak. Osasun egoerak horrela baimentzen badu, transexualitatea oinarri izango duten hainbat jarduera egingo dira urrian. Herriak LGTBI+ kolektiboaren berdintasunaren eta errespetuaren aldeko erreferentea izan nahi du. Oarsoaldeko beste udalerrietan antzeko iniziatibak egin dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.