Irudia: Argia |
Luma duen gizon gehiago behar dugu pantailan.
Mikel Garcia Idiakez | Argia, 2021-03-28
https://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2021/03/28/luma-duen-gizon-gehiago-behar-dugu-pantailan/
Telebistako lehiakide heterosexual bat gogor iraindu dute, luma dexente izateagatik. Nonbait, luma eta heterosexualitatea ez dira bateragarriak. Baina luma duen gizon gutxi baduzu inguruan, ez da gizon femeninorik ez dagoelako, presioaren eta lotsaren bidez askori txikitatik ezaugarri hori kamustu diotelako baizik. Azkar ikasten dute mutilek luma ezkutatzen, gorputz mugimenduak zurruntzen eta jarrera gogortzen, serio har ditzaten. Datozen belaunaldiak kamusten ez jarraitzeko, luma duten gizonak behar ditugu pantailan, rol eta protagonismo maila ezberdinetan, bestelako maskulinitate ereduak ikusaraziz eta normalizatuz.
Estereotipoa nabarmentzeko erabiltzen da luma pelikuletan, maritxua dela adierazteko; eta bukaera tragikoa edo bestela garapen komiko-histrionikoa izan ohi du pertsonaiak. Baina luma duten eta ezaugarri horrek etiketatzen eta sailkatzen ez dituen pertsonaiak aurkitzea askoz zailagoa da fikzioan –tira, baita errealitatean ere–. Gizon enpresari, garbitzaile, aita, protagonista, lagun, pisukide… lumadun gehiago behar dugu pantailan, kontakizunaren paisaia eta pertsonaien markoa aberastuko dutenak.
Horrelako erreferenteak ziur eskertuko dituela iseken biktima den mutiko afeminatuak, besterik ez bada irudikatu ahal izateko ez duela etorkizun tragikoa edo komiko-histrionikoa zertan izan, eta baduela aukeran ispilu bat baino gehiago, non begiratu.
“Ez dut luma gustuko”
Hain barneratua dugun lumafobia gainditzeko ere balio dezake luma normalizatzeak. LGBTI mugimenduan bertan, ugariak dira “lumarik gabeko gizonak” gustuko dituztela esplizitatzen duten gizonak. Eta baten batek esango du zilegi dela luma gustuko ez izatea, baina pentsatu dezala zergatik ez duen gustuko, are gehiago, zergatik zaion agian gorrotagarri eta higuingarri. Matxismoa baitago lumafobiaren sustraietan: emakumeari atxikitzen zaizkion ezaugarriak dituen gizona ez da nahikoa gizon.
Bai, genero rol hegemonikoen zurruntasunaren aurrean, gorputz eta jarrera anitzagoak eta askeagoak eskertuko genituzke marrazki bizidun, telesail, film, liburu, mahai-inguru, dokumental eta abarretan, kortserik gabeko errealitatea eraikitzen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.