Francisen omenez margotutako zebrabidea azken aldiz margotu zuten elkarlanean 2019an // |
Francisentzat kale bat nahi dute Loperan
Vicente Vadillo Francisen izena izango duen kalea nahi dute Loperan (Jaen, Espainia). Hura izan zuen sorterria Francis-ek eta kanpaina abiatu dute.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2023-10-19
https://oarsoaldea.hitza.eus/2023/10/19/francisentzat-kale-bat-nahi-dute-loperan/
Vicente Vadillo Francisen izena izango duen kalea nahi dute Loperan (Jaen, Espainia). Hura izan zuen sorterria Francis-ek eta kanpaina abiatu dute sortzen ikusi zuen herrian haren izena duen kale bat izan dezan. Pasa den ekainaren 10ean bete ziren 44 urte Espainiako Polizia Nazional batek Apolo dantzalekuan erail zuela, Iztietan, aurpegira tiro eginda.
Polizia indarkeriak hildakoak kalea izan dezan babes kanpaina jarri dute abian, hainbat norbanako eragilek. Eskaera babestu nahi dutenek, 634 40 88 76 telefono zenbakira whatsapp mezua bidali eta nortasun agiria helarazi beharko dute.
Bestalde, joan den ekainean bertan Francisen gainean Xabier Susperregik argitaratu zuen liburua aurkeztuko du idazle errenteriarrak Gasteizen asteartean, hilaren 24an. Abenduan, berriz, Loperan, Francisen sorlekuan egingo du Susperregik liburu aurkezpena. abenduaren 2an izango da hori.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.