jueves, 17 de diciembre de 2015

#hemeroteka #hezkontza | Gipuzkoako ezkontzen %77a zibilak izan dira aurten


Gipuzkoako ezkontzen %77a zibilak izan dira aurten.
EAEn 139 ezkontza eman dira bikote homosexualen artean, aurreko urtean baino %10,3 gehiago.
El Diario Vasco, 2015-12-17
http://www.diariovasco.com/sociedad/201512/17/gipuzkoako-ezkontzen-zibilak-izan-20151217112946.html

2014an EAEko biztanleen artean 7.937 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %1,7 gehiago, Eustaten datuen arabera. Azken 25 urteetan, senargaien batez besteko adina 7,2 urtez gehitu da eta emaztegaiena 7,4z.

2014an 139 ezkontza homosexual izan ziren EAEn; 79 emakumeen artean, 60 gizonen artean. Aurreko urtearen aldean %10,3ko gehikuntza. 26 Araban jarri ziren bizitzen, 39 Gipuzkoan, 63 Bizkaian eta 11 Euskal AEtik kanpo.

Heterosexualak 7.798 izan ziren, aurreko urtean baino 123, %1,6, gehiago.

Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 3,4 ezkontza), ia Espainiako berbera (%3,45) da, baina Europar Batasunekoarenaren (2011n, mila biztanleko 4,2) azpitik kokatzen da.

Ezkontzeko adinak gora egin du, amatasuna atzeratzen zelarik. 2014an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 35,7 urte; emakumezko ezkongabeena, 33,6. Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,4 urtez gehitu da; senargaiena 7,2z.

Ezkontza zibilak hirukoiztu dira 1990etik
Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak, 1990ean %23 izan zirelarik eta %75,6 2014an. Ezkontza katolikoak 1.877; beste sinesmenetakoak, 22.

Ezkontza zibilik gehien Bizkaian, %78,9; Gipuzkoan %77,5; Araban %73,3. Euskal AEtik kanpo ezkondu diren egoiliarren artean, %58.1.

2014an, ezkondu berrien ia erdia elkarrekin bizi ziren ezkondu aurretik. Bikoteen %49k bizileku bera zuten ezkondu aurretik, 2011z geroztik portzentaje bera da.

%14,5etan ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen. Ezkontza hauen %46,2tan emaztea zen atzerritarra; %26,1etan senarra; %27,7tan biak. Emazteen sorterriak: Kolonbia (100), Bolivia (72), Brasil (72); Errumania, Paraguai eta Maroko (43 bakoitzean). Senarrenak: Maroko (67), Kolonbia (61), Bolivia (45), Portugal (32). Argentina (32) eta Ekuador (31).

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.