Juanjo Olasagarre | Deia, 2015-05-09
http://www.deia.com/2015/05/09/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/egia
Zutabe hau idazteko ordenagailuan arakatu behar izan dut eta ekainean 2009an idatzitako zutabe baten bila aritu. Hementxe bertan argitaratu nuen eta “Gezur Beltza” zuen izenburu. Bertan nire adiskide-irakasle bati gertatzen ari zitzaiona kontatzen nuen. Irakasle hori kartzelara sartu zuten orduan bere hiru urteko ikasle bati sexu gehiegikeriak egiteaz akusaturik. Esan dezadan aurretik ikasle horrek 15 urtetik gora zeramatzala garai hartan hiru urteko umeekin lan egiten eta eduki ere ordenagailurik ez zuela, derrigorrezko tresna gaur egungo pedofiloendako. Ertzaintzak Hernaniko Kale Nagusian udako igande bateko arratsaldeko seiak inguruan atxilotu zuen izugarrizko indar erakusketarekin; hedabideek -batzuk behintzat bai- ustezko guztiak gorabehera, ez zuten nire adiskidearen figura oso ongi tratatu, gutxik erakutsi zuten zuhurtzia, aurkezle batek “individuotzat” ere jo zuen.
Bost urte ondoren otsailean epaitu dute, eta, aztarna guztiek erakusten zuten bezala, errugabe jo dute, areago “gertakari horiek izan zirela ere pentsatzeko arrazoirik” ez dagoela erabaki du epaileak.
Guraso salatzaileen portaera ulerturik, galdetuko dio ikaslea aztertu zuen medikuak bere buruari ongi egin zuen? Ertzaintzaren buruek aztertuko dute egun hartako indar erakusketa? Kartzelan hiru hilabete izan zuen epaileak idatziko du nonbait oker egin zuela? Kazetariek espantu berez iragarriko dute errugabetzearen berria? Norbaitek kontuan hartuko du -Ogasunak errenta aitorpena egiterakoan, esaterako- bost urte hauetan abokatu, tekniko eta psikologoetan xahuturiko dirutza itzela? Eta lorik egin bariko gauak?
Ez dakit zer proposatu justiziak horrelakoetan hobe funtziona dezan salbu eta epaileak horrelako gaietan begi zolia baino zoliago izan beharko luketela, gaia berak, “asaldatze publikoa” eragiten duenez, errugabetasun printzipio zalantzan paratzen delako. Argi dagoena zera da: bost urte gehiegi dira errugabe baten bizitza horrela baldintzatzeko. Izan dadila zutabe hau nire adiskidearen errugabetasunaren aldarri!

DOCUMENTACIÓN
“He vivido una pesadilla durante seis años”
Ingresó en prisión y tuvo que soportar amenazas de reclusos que le acabaron pidiendo perdón. Un profesor de Hernani relata a Noticias de Gipuzkoa su calvario tras una falsa acusación de abusos sexuales a una menor.
Jorge Napal / Gorka Estrada | Noticias de Gipuzkoa, 2015-05-13
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/05/13/sociedad/he-vivido-una-pesadilla-durante-seis-anos
Absuelto un profesor que fue denunciado por un abuso sexual en Hernani
La Audiencia considera que no encuentra base probatoria para atribuir al docente los hechos por los que ha sido procesado
Javier Peñalba | El Diario Vasco, 2015-04-17
http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201504/17/absuelto-profesor-denunciado-abuso-20150417002113-v.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.