Irudia: El Diario Vasco / Doce de Goiabada |
Zinegoak Bilboko zinemaldian erakutsitako hainbat lan sartu dira oraingoan euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko sortu zen Filmazpiten katalogora.
El Diario Vasco, 2015-06-17
http://www.diariovasco.com/culturas/cine/201506/17/homosexualitatea-ardatz-duten-film-20150617162441.html
Euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko sortutako Filmazpit programak bat egin du Zinegoak – Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiarekin, eta bertan erakutsitako film labur batzuk euskaratu dituzte. Orain honetan, beraz, homosexualitatea ardatz duten film laburrak dira euskaraz azpititulatu direnak.
Hauek dira Zinegoak 2015 – Film laburrak bilduma osatzen duten lanak: 'Doce de Goiabada' (Fernanda Rocha. Brasil, 2014); 'En eftermiddag' (Søren Green. Danimarka, 2014); 'Hole' (Martin Edralin. Kanada, 2014); 'Miss Finknagle Succumbs to Chaos' (Amy Harrison. AEB, 2013); 'Pepper' (Marc Cleary, Craig Robert Young. AEB, 2013); 'Tomorrow' (Leandro Tadashi. AEB, 2014).
AEB, Brasil, Danimarka eta Kanadatik etorritako film labur hauen protagonistak adin ezberdinetako pertsonak dira; euren artean umeak, gazteak, helduak eta baita adinekoak ere. Beren bizitza oztoporik gabe bizi nahi dute, horretan dira berdinak, baina, oraindik ere, beren nortasunarekin zeikusia duten zenbait mugekin topatuko dira. Intolerantzia, gorrotoa, diskriminazioa, aurreiritziak… Gezurra badirudi ere, jokaera hauek eta beste batzuk ere egun existitu eta erreproduzitzen dira urrutira joan gabe eta bai zuzenean bai zeharka eragiten diote pertsona hauen proiektuen garapenari.
Ordea badira arazo eta kezka komunak, LGBT kolektibo anitzeko partaidea izan ala ez, eta horrek badu tokia eta ikusgarritasuna lan hauetan ondorioz bi espazioen problematikak hurbilduz eta, horrenbestez, berdinduz neurri batean bada ere.
Titulu berri honi esker programako katalogoa 38. erreferentziara iritsi da. Datozen hilabeteetan Coria y el mar, Difret, Drill Baby Drill, Girlhood, Miel eta What We Do in The Shadows filmak kaleratuko ditu Filmazpitek besteak beste.
Filmazpit, Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bitartez finantzatu eta Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalerarekin Donostia Kulturak 2011 urtetik kudeatzen duen programa da.
Programaren informazio osoa, filmen katalogoa eta kontaktua filmazpit.eu webgunean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.