Imagen: Berria / María José Jiménez |
Ijitoak beti izan dira feministak, Jimenezek dioenez; Europa erdiko feministek, ordea, «kanpoan» utzi dituzte haien diskurtsoak. Ijito herria aintzat hartuko duten «politika errealak» nahi ditu.
Maite Alustiza | Berria, 2017-11-30
https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2017-11-30/ez_dugu_ulertzen_gure_herriaren_askatzea_gizon_ijitoekin_ez_bada.htm
Feminismo romaniaz aritu zen atzo Feministaldian Maria Jose Jimenez (Lugo, Galizia, 1976), Aniztasunaren Aldeko Ijito Feministen Elkarteko presidentea. Abenduaren 3ra arte, beste hainbat saio izango dira, Donostiako Tabakaleran.
«Feminismo romaniak ez du askatasuna konkistatzeko beldurrik». Mezu horrekin iragarri duzue Twitterren Feministaldiko zuen presentzia. Beldurra zeri, edo zeri ez?
Ez diogu beldurrik askatasunari, konkistatzeari, gertatzen zaiguna esateari, eskatzeari eta, gehienbat, zalantzan jartzeari. Orain arte, ez ditugu zalantzan jarri politikak eta ijitoengan proiektatu diren hainbat kontu. Hori zalantzan jarri nahi dugu, bada-eta garaia. Urte asko daramatzagu isilarazita. Gainera, esaldi hori oso ondo zetorren lurralde honekin; euskal herritarren ausardia historikoa da, eta keinu bat egin nahi genion lurraldearen adoreari.
Emakumea eta ijitoa izatea zer den azaltzeko, ‘Motxilaren performancea’ erabiltzen duzue. Zer jasotzen du ikusleak?
Carmen Fernandez ijito eta irakasleari bururatu zitzaion. Motxila bizkarrean jartzen du, gelan noraezean dabil, eta motxilara harriak gehituz doa. Kargatzen ditu generoaren harriak, LGTBI kolektiboarenak, indarkeria matxistarenak, antirrazismoarenak... Hitz egiten du Europan ijitoen aurka deklaratu diren 2.500 legeez, betidanik existitu den baina Europa erdialdeko feministek inoiz aipatu ez duten feminismo romaniaren erresistentziaz...
Nola sentiarazten zaituzte Europa erdialdeko feminismo horrek?
Zerbait arraroa bagina bezala. Europa erdialdeko emakume feministak historikoki ahaztu egin dira espazio horietan egon ez diren beste emakumeez; hain zuzen, gu bizirik irauten saiatzen ari ginen, mundu honetan bizi ahal izateko. Feminista zuriek «marjinekoak» deitzen dituzten feministen diskurtso guztiak kanpoan utzi dira. Hasi da hitz egiten beltzen feminismoaz, arabiarraz, ari direlako borroka indartsu bat egiten, botere espazioetan ikusgarriak izateko. Ijitoak beti izan gara feministak, baina oraindik ez gara espazio horietara iritsi.
Emakumeen eta ijito herriaren askatzea nahi duzue. Gizonak ere aktiboki ari dira parte hartzen. Asko?
Askoz gehiago edukitzea gustatuko litzaiguke, baina geroz eta gehiago dira. Ijito herria historikoki baztertuta egon da; beraz, ez dugu ulertzen gure herriaren askatzea gizon ijitoekin ez bada. Komunitatearen barruan, berriz pentsatu behar dugu, adibidez, gizon ijitoek hainbat pribilegio izatea, nahiz eta pribilegioak miserableak diren emakume ez-ijitoek dituztenen aldean.
Erakundeetan, rol aktiboa aldarrikatzen duzue. Podemosen hautagai izan zinen Espainiako Kongresurako. Nola bizi izan zenuen?
Esparru politikoa ijitoekiko oso pobrea da, eta maltzurra. Beti erabili izan gaituzte momentu jakin batzuetan, argazkirako, hauteskunde garairako. Hauteskundeen aurretik ez da ijitoentzako legerik egiten, eta are gutxiago emakume ijitoentzat. Gure misioetako bat da politika erreala egitea. Kausaren politika egitea da neurri sozialak, politikoak, berdintasunezkoak, kulturalak eta sozialak iristea benetan ijito herriari. Zer behar dugu? Politika egitea, ez eserlekuak berotzea.
Harresi arrazistarik gabeko gizarte batekin egiten duzue amets. Zer egin daiteke horiek botatzeko?
Ijitoen aurkako apartheid-a egon da, eta egun ere, Frantzian, Italian eta Alemanian kanporatuak izaten ari gara ijito izateagatik. Ez da fenomeno berria, baina ez zaie inporta. Gai hauek diskurtso politikoen barruan txertatuko beharko lirateke, diskurtso feministen barruan. Feminista pribilegiatuek onartzen dutenean antirrazismoarekiko axolagabekeria, agian konpentsatzen dute diskurtso falta hori.
Indarkeria matxistaren gaiari ere heldu diozue. Nola lantzen duzue?
Oso garrantzitsua da indarkerien gaia, ez bakarrik matxistarena. Guk ere sufritzen dugu, estatu arazo bat da, eta gu horren parte gara. Indarkeria instituzionalari ere heltzen diogu. Ijitoak beti izan gara komunitate bat oso babeslea, bereak asko zaintzen dituena. Emazteak jotzen eta gutxiesten dituzten ijitoak ez dira ijitoak, basatiak dira. Hori da ijitoei bidaltzen diegun mezua. Kulturak ez du zerikusirik indarkeria matxistarekin; hori desterratu egin behar da gure komunitatetik.
Europako lehen kongresu romania egin berri duzue, Madrilen. Zer bildu duzue?
Eragin du herri sentimendu bat. Helburua argia zen: hitz egitea ijitoen kausa politikoaz, sortzea agenda politiko erreal bat, eta lortu da. Erronka orain da jaso ditugun eskaerak sistematizatu, dokumentu politiko batean eraldatu, ahalik eta ijito aktibista gehienekin baliotu, hobekuntzak gehitu, negoziatu, eta politikarien bulegoetara joatea; ez negar egitera, baizik eta exijitzera.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.