Oarsoaldeko Hitza / Errenteriako LGTBI+ ekintza-planaren aurkezpena // |
"Herriko LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko" hainbat ekintza adostu dituzte.
Errenteriako LGTBI+ ekintza plana aurkeztu zuten atzo, Emakumeen Etxean. Lau helburu zehaztu dituzte datozen urteetarako, udalak eta kolektiboko kide eta eragileek elkarlanean.
Imanol Saiz | Oarsoaldeko Hitza, 2022-05-25
https://oarsoaldea.hitza.eus/2022/05/25/herriko-lgtbi-pertsonen-bizi-baldintzak-hobetzeko-hainbat-ekintza-adostu-dituzte/
Hainbat hilabeteko lanaren ondoren, Errenteriako Udalak prest du LGTBI+ ekintza-plana, atzo egin zuten dokumentuaren aurkezpen publikoa, Emakumeen Etxean egindako saio batean. LGTBI+ pertsonek eta kolektiboek egindako eskaera bati erantzuteko landu dute plana, 2019an egindako LGTBI+ pertsonen gaineko diagnostikoan proposatutako ekintzetatik abiatuta egin dute, “hetero arauetan zentratzen ez diren politika publikoak garatzeko” konpromisoa hartu baitzuen udalak. Eihera Koop. Txikiaren aholkularitza jaso dute prozesuan zehar.
Azken hilabeteetan LGTBI+ pertsonekin eta eragileekin elkarlanean aritu dira, datozen urteetarako adostutako bide-orria zehazteko. Hala, “Errenteriako LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko” helburuarekin, ondorengo lau helburu zehaztu dituzte:
Lehenik, LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna eta errekonozimendua lortzea du helburu ekintza planak. Zentzu horretan LGTBI+ pertsonen errealitateak ikustarazteko neurriak bultzatzea adostu dute, “pertsona bakoitzak nahi duen moduan bizitzeko eta esperimentatzeko askatasuna izan dezan”.
Bigarrenik, LGTBI+ pertsonen bizi-baldintza sozialak, materialak eta emozionalak bermatzeko beharra jaso dute dokumentuan, “LGTBI+ pertsonek jasaten dituzten indarkerien prebentzioan eta sentsibilizazioan lan egiteko, bizitza libre eta osoa berdintasun baldintzetan egi ahal izan dezaten”.
Hirugarrenik, LGTBI+ pertsonak indarkeriarik gabe bizitzeko bermatzea jaso dute. Ondorengo konpromisoa hartu dute puntu honetan: “LGTBI+ pertsonen diskriminaziorik eza bermatzea hainbat espaziotan eta LGTBI+komunitatearen bizitzak eta esperientziak bizigarriagoak egiteko neurriak martxan jartzea”.
Azkenik, LGTBI+ pertsonen sozializazioa, zaintzak eta parte hartze komunitarioa sustatzea bultzatuko dute plan honetan, “kolektiboko pertsonentzako sozializazio espazioak babestu eta bultzatzeko elkartasun, afektu eta zaintza sareak sortzeko” asmoz.
Zortzi lan ildo
Lau helburu zehatz hauek egikaritzeko zortzi lan ildo zehaztu ditu udalak, eta hauetan jasotako ekintzak, udaleko iturrien arabera, “modu transbertsalean eta dinamikoan eragingo diete definitutako helburu zehatzei: memoria; protokoloa; sentsibilizazioa; hezkuntza; arreta eta saretzea; LGTBI+ zahartzaroa; kultura, aisia eta kirola eta gobernu ona”.
Dokumentuan jasotako ekintzak hiru epetan banatu dituzte, hau da, epe motzekoak, ertainekoak eta luzekoak. Epe laburrera egingarriak diren ekintzen artean, honako lauak jaso dituzte: Aholku Kontseiluaren sorrera, egun esanguratsuetako programazioak, aholkularitza zerbitzua eta memoria jasotzeko ikerketa beka.
Ekintza plana osorik ikusteko, esteka honetara jo daiteke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.