martes, 17 de mayo de 2022

#hemeroteka #lgtbifobia | Eraso homofoboen aurkako mezua lau haizetara zabaldu dute

Oarsoaldeko Hitza / LGTBIfobiaren aurka Errenterian //

Eraso homofoboen aurkako mezua lau haizetara zabaldu dute.

LGTBI+ kolektiboak kaleak hartu ditu Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean.
Erik Salazar | Oarsoaldeko Hitza, 2022-05-17
https://oarsoaldea.hitza.eus/2022/05/17/lgtbi-kolektiboa-errenterian/ 

LGTBI+ kolektiboaren aldeko kontzentrazioa burutu berri dute Errenteriako Herriko Plazan. Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta elkarretaratzea deituta zuen Errenteriako LGTBI Mahaiak eta EHGAM Elkarteak. Herritarrek bat egin dute aipatutako kolektiboek egindako deiarekin.

Ortzadarren koloreko eta trans kolektiboaren banderak ikusi dira nonahi elizako eskaileretan egin duten elkarretaratzean. Hamabost minutuz bertan egon ondoren, hitza hartu du EHGAM Elkarteko Mikel Martinek. Azken orduetan Ondarretako hondartzan eta aurreko asteburuan Araban jazotako gertakariak salatu ditu Martinek. Bide batez, gogora ekarri du munduko hainbat herrialdetan LGTBI kolektiboko kideek jasaten duten diskriminazioa. Izan ere, 167 legedi LGTBIfobikoak daude munduan, eta 8-9 herrialdetan heriotza zigorra dago homosexuala izateagatik.

EHGAMek azken hilabetetan indartzen ari diren diskurtso atzerakoiak salatu ditu, elkartearen aburuz LGTBI+ kolektiboaren askatasunaren eta bizitzaren aurkako mehatxu zuzena direlako. Euskal Herrian sexu askapenerantz pausoak ematen jarraituko dituztela jakitera eman du EHGAMek.

Elkarretaratzea txaloekin amaitu dituzte bertaratutakoek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.