Irudia: Argia / Elkarretaratzea Bilbon // |
Euskal Herrian ere justizia eskatu dute Samuelentzat: "Ez dute ezer egiten faxismoaren gorakada gelditzeko".
Samuel Luis Muñiz galiziarraren hilketa homofoboak eragindako amorru olatua Euskal Herrira iritsi da. Halako erasoen atzean dauden gorroto diskurtsoak, instituzioen jarrera epela, erasotzaileen inpunitatea, jende askoren beldurra eta borrokan jarraitzeko premia nabarmendu dituzte LGBT+ elkarteek.
Mikel Garcia Idiakez | Argia, 2021-07-06
https://www.argia.eus/albistea/euskal-herrian-ere-justizia-eskatu-dute-samuelentzat-ez-dute-ezer-egiten-faxismoaren-gorakada-gelditzeko
Gizon batek 24 urteko Samuel Luis Muñiz gazteari “marikoi” deitu eta bortizki jo zuen, A Coruñan. Handik gutxira beste hamabi lagunekin itzuli eta hiltzeraino jipoitu zuten. Hilketak oinarri homofoboa duela zalantzan jartzen ari direnei erantzunez eta erasotzaileak inpune atera ez daitezela eskatuz, mobilizazioak egin dituzte astelehenean Espainiako Estatuko hiri ugaritan, baita Hego Euskal Herrikoetan ere. Xustiza para Samuel, Samuelentzat justizia aldarrikapenak hartu ditu kaleak.
Gorrotoaren konplizeak
“Halako erasoak gorroto diskurtsoaren gorakadaren ondorio zuzena dira, ahotsa ematen dieten politikarien eta hedabideen konplizitatearekin. Aurpegia zuritzeko, instituzio eta enpresek aniztasunaren festan hartzen dute parte, baina ez dute ezer egiten faxismoaren gorakada gelditzeko, eta eztabaidara ekartzen dituzte transexualen bizitzak edota aniztasunean hezteko beharra, faxismoari hegoak emanez”, salatu du EHGAM Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduak.
“Zenbait talde politiko eta sozialen diskurtso LGTBIfobikoak” jarri ditu erdigunean Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bixesual eta Intersexualen elkarteak ere.
Beldurra azpimarratu du ALAS A Coruñako Askatasun Afektibo eta Sexualaren aldeko kolektiboak, “gutako edozein izan zitekeelako”. Luma izateak kalera izututa ateratzea dakarrela diote; “ezin dugu onartu lumak jendea heriotzara eramatea”.
Manada inpuneak
Erasotzaileak “beti manada berdinak” direla dio ALASek. “Gauez egiten dute eraso, enbarazu egiten dielako garen bezalakoak izaten eta nahi dugun moduan janzten ausartzea”. “Gizon heterosexual, matxista, homofobo eta transfoboak dira, patriarkatuak babestuta. Ez gaituzte gure joeragatik, identitateagatik, adierazpenagatik... akabatzen, beren LGBTfobia eta misoginiagatik akabatzen gaituzte, egin dezaketela sentitzen dutelako”, salatu du EHGAMek.
Hain juxtu, oihartzun mediatikoa lortzen duten kasuetatik harago, eraso gehienak ez direla ikertzen eta erasotzaileak zigorrik gabe geratzen direla gogoratu du Gehituk.
Heziketa eta borroka
Horrexegatik da hain inportantea gorroto diskurtsoei bide egin ordez baloretan heztea, eta heziketan jarri du fokua Gehituk. Berdin ALASek, aniztasun mezuak eskoletatik ateratzeko batzuek egiten duten kanpainari erreferentzia eginez: “LGBTI mugimenduok ez dugu doktrinatzen, giza eskubideetan, aniztasunean eta berdintasunean hezten dugu”.
“Gure amorrua antolatzen segitzea dagokigu, aliantza antipatriarkalak sortzen, sare indartsuak josten, borrokan jarraitzeko kolektiboak elikatzen, atzera pauso bakar bat ere ez emateko. Ez dadila geratu erasorik erantzunik gabe, entzun gaitzatela, harro ikus gaitzatela eta beldurra beraiek izan dezatela”, dio EHGAMek, tinko.
Elkarretaratzea Iruñean
Astearte honetan ere bada mobilizaziorik. Arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea deitu dute Iruñeko Gaztelu enparantzan Nafarroako LGBT+ kolektiboek, “Autodefentsa da bide bakarra” lelopean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.