jueves, 14 de marzo de 2024

#hemeroteka #homofobia | Zarautzen gertatutako eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko eragileek

2022ko San Pelaio jaietan herrian izandako eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea //

Zarautzen gertatutako eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko eragileek

Aiora Larrañaga Solaberrieta | Zarauzko Hitza, 2024-03-14

https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1710408836612-herrian-gertatutako-eraso-homofoboa-salatzeko-elkarretaratzea-deitu-dute-biharko-eragileek

Zarauzko Udalak ere adierazpen instituzionala argitaratu du biktimari "babes osoa" azaltzeko eta erasoaren aurrean "gaitzespenik irmoena" adierazteko.

Asteburuan Zarautzen izan zen eraso homofoboaren aurrean, Zarauzko Udalak adierazpen instituzionala argitaratu du biktimari "babes osoa" azaltzeko eta erasoaren aurrean "gaitzespenik irmoena" adierazteko. Hala, Zarauzko Udalak, erakunde gisa, "argi eta garbi adierazten du ez duela inondik ere onartuko sexu askatasuna eta giza eskubideen aurkako urraketarik, eta bere esku dagoen guztia egiten jarraituko du jokabide hauek gure gizartetik desagerrarazteko", zehaztu du oharrean.

Gizarte arloko eragileek ere gertatutako erasoa salatu dute, eta biharko elkarretaratzea antolatu dute Zarauzko Morroxkak taldeak, Bilgune Feministak eta EHGAM elkarteak. 19:00etan izango da hitzordua udaletxe aurreko plazan, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte, ‘Heteroarauari sua!’ lelopean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.