lunes, 2 de febrero de 2015

#hemeroteka #sexuaskapena | Kitzikatzeko jaioak gara

Kitzikatzeko jaioak gara
Markel Ganboa | Anboto, 2015-02-02

http://anboto.org/komunitatea/markelganboa/1422913387323

Gazte inkonformistak gara, gure gorputzaz eta sexuaz baliatuz borrokatuko dugun gazteak gara, ez dugu azalpenik eman nahi, gure gorputzak eta sexualitatea askatasun osoz gozatu nahi ditugu, kaleetako edozein zirrikitutan, gure borroka kalean oinarrituko da, mugimendu hau kalean izango da, gu kalea garelako.

"ad. 1. Suari makila batez eragin, indarra har dezan. 2. Zirikatu; kilika egin" horrelaxe agertzen da hiztegian Kitzikatu hitzaren definizioa, horri eutsiz jaio gara Euskal Herria guztia goitik behera kitzikatzeko. Ausadriaz, pauso tinkoz, atzera bueltarik ez dagoela erakutsiz. Bi urtez eman dugu eratze prosezuan, batzuek gehiegi direla pentsatzen duten arren, eztabaida sendo eta sakonean murgildu ginen eta horrek nahi eta nahi ez, prozesu luze baten murgiltzeak eskatzen du.

Gazte inkonformistak gara, gure gorputzaz eta sexuaz baliatuz borrokatuko dugun gazteak gara, ez dugu azalpenik eman nahi, gure gorputzak eta sexualitatea askatasun osoz gozatu nahi ditugu, kaleetako edozein zirrikitutan, gure borroka kalean oinarrituko da, mugimendu hau kalean izango da, gu kalea garelako.

Biktima izaera alde batera utzi nahi dugu, borroka honen sujetu aktiboak izan nahi dugu, Stonewallen egin zuten antzera, heteropatriarkatuaren aurkako borroka eragin nahi dugu, erasotuak izan beharrean gu izango gara erasotzen dugunok. Urteak dira ezkutuan izan garela, bada garaia kale ilun eta zikinak, gure borrokaren koloreekin argitzeko. Mugimendu politiko berria jaio da, erasotzeko gogoz.

Hori erakutsi genuen Bergaran; borroka honetan ez dago sexu ez identidaderik, baizik eta matxismo eta heteropatriarkatuaren pean bizi nahi ez duten subjetu orok parte hartu dezakeela borroka honeten, berdin zaigu praktika homosexualen, transexualen, heterosexualen menpe bizi bagara, askeak izan nahi badugu, borroka honetan jendarte guztia batu eta gogor astindu behar dugu, heteropatriarkatuari ozen oihukatuz, entzun dezatela zein den gure aldarrikapen nagusia

Badira elkarrizketa asko, egin izan ditugunak azkenaldi honetan (Azpimarra, Bizkaia Irratia, Goiena...) eta behin eta berriz azaldu dut, eta oraingoan ez da gutxiago izango, eskualdez eskualde eta herriz herri hornituko den borroka bat izango da, non militante orok hitza izango duen. Horregaitik ez da kasualitatea, Bergaran egin izana aurkezpena, hiriburuetatik haratago doan mugimendua garelako.

Animatu zaitezte Kitzikalariak izaten, animatu eta zure eskualdean parte hartuz, botereari zirikatuz zer izan nahi dugun ozen azaltzeko!

ESTEKAK
Webgunea | Kitzikan

www.kitzikan.eus
>
IKUS-ENTZUNEZKOAK
Sexu askapena aurkezpena Bergara
Goiena | YouTube, 2015-02-01

http://youtu.be/xZuSGzdmMhc

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.