Irudia: Euskaltzaindia / Erakusketaren inaugurazioa |
Euskaltzaindia, 2018-11-27
https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/5712-lgbt-kolektiboa-are-ikusgarriago-egiteko-erakusketa-berria-bilboko-metroan
Ortzadar LGBT elkarteak eta Metro Bilbaok antolatutako “40 urte. LGBTI Askatasuna eta Berdintasuna” erakusketa inauguratu da, gaur, Bilboko metroan. Ondorengo bi hilabeteetan geltoki desberdinak bisitatuko ditu: Unamuno plaza, Indautxu, San Nikolas…
Euskaltzaindiak paneletan eginiko euskarazko testuak atondu ditu, Ortzadar LGBT elkarteak hala eskatuta.
Hamar panelen bitartez, erakusketak LGBTI borrokaren eta kolektiboaren eskubideen aitorpenaren hamar mugarri irudikatzen ditu. Metro Bilbao-ko Zazpikaleak geltokian inauguratu da (bertan egonen da ikusgai, 30era arte), eta, aurrerantzean, hainbat geltokitan eta Bizkaiko zenbait lekutan egongo da ikusgai.
Irekiera ekitaldian izan dira, besteak beste, Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaiko Behatokiko zuzendari nagusia; María Guijarro Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Kooperazio eta Aniztasuneko zuzendaria; Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Kooperazio, Bizikidetza eta Jaietarako zinegotzia; Andres Urrutia euskaltzainburua; eta Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari kudeatzailea.
Euskaltzaindiak paneletan eginiko euskarazko testuak atondu ditu, Ortzadar LGBT elkarteak hala eskatuta. Andres Urrutia euskaltzainburua Bilboko Unamuno plazan izan da gaur, eta bertan gogoratu nahi izan du “euskara gaitu eta erabilera berrietara moldatu eta egokitzeko agindua” daukala Akademiak, eta adierazi du horretara zetorrela, hain zuzen, “duela hilabete batzuk Ortzadar LGBT elkartearekin sinatu genuen hitzarmen garrantzitsua”. “Euskaltzaindiak ezin dio muzin egin bere erantzukizun sozialari -azpimarratu du euskaltzainburuak-, eta LGBT kolektiboa (lesbiana, gay, bisexual eta transexualak biltzen dituena) are ikusgarriago egiteko beste ekarpen bat da gaur inauguratzen dugun erakusketa eder hau, non Akademiak bere ekarpen txikia egin nahi izan duen".
Hamar panel “oso bisualek” osatutako erakusketan islatzen dira gizatalde honek pairatzen duen jazarpena eta haien eskubideekiko errespetua lortzeko dituzten zailtasunak. Hamar mugarri historiko azaltzen dira erakusketan, aniztasunaren errespetuan emandako aurrerapena agerian uzten dela, gaur egun “LGBTI pertsonak erailtzen, zigortzen eta hauen eskubideak bortxatzen dituzten herrialdeak ugariak direla ahaztu gabe”. Aratz Castro Ortzadar LGBTren koordinatzaileak adierazi du “40 urte. LGBTI Askatasuna eta Berdintasuna erakusketa LGBTI berdintasunerako bidean lortutakoaren isla dela, baina baita borrokatzeke dugun guztiarena ere”.
Erakusketa Metro Bilbao-ko hainbat geltokitan zein Bizkaiko espazio ugaritan zehar txandakatuko da 2019ko hasierara arte: abenduaren 1etik 31ra Indautxuko geltokian izango da, eta urtarrilaren 1etik 30era bitartean Zazpikaleak geltoki bereko San Nikolas izeneko irteeran izango da gozagai.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.