Irudia: Argia / Miquel Missé |
Lara Bonilla · Ara | Argia, 2017-12-03
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2577/miquel-misse-trans-nortasuna-aldarrikatzen
Transexualitatea inoiz baino ikusgarriagoa da. Orain dela gutxi arte trans erreferente bakarrak estigmatizatzaileak ziren, eta gaur egun baikor hitz egiten da haietaz, eta lehenengo pertsonan. Baina horrek ez du esan nahi, dio Miquel Missé soziologo eta ekintzaile transak, nagusi diren diskurtsoekin kritiko izan behar ez denik. Donostiako Feministaldian izango da abenduaren 2an.
Caitlyn Jenner, Wachowski ahizpak, transexual adingabeen gurasoak... Ikusgarritasunak laguntzen al du?
Gaia azaltzeko modu asko daude, eta denek ez dute burujabetza handitzen. Transexualitatea garunarekin lotzen duten diskurtsoekin oso kritikoa naiz. Gizonaren eta emakumearen garunaz hitz egiten dute, eta trans pertsonak modu bateko garunarekin jaiotzen direla, berena ez den gorputzarekin. Diskurtso horrek ikusgai egin dezake trans egitatea, baina ez du ahalduntzen.
Trans izatea okerreko gorputzean jaiotzea zela esan ziguten.
Gure gorputzak arazoa duela esaten da, eta ez gizarte markoa estuegia dela. Gure gorputzek ez dute huts egin; gizenek ere okerreko gorputzak dituzte? Atseginagoa da hori esatea gizon oso femenino edo emakume oso maskulinoa izatea baino. Nahiago ditugu okerreko gorputzean jaio eta trantsizioa egin duten pertsonak, genero arauak zalantzan jartzen dituztenak baino.
Eta orduan zer da transexualitatea?
Nire ustez, gizarte eredu baten ondorioa da, non gizona eta emakumea kategoria oso zurrunetan kokatzen diren. Gizona edo emakumea izatea ez da egitate bat bere horretan, interpretazio kulturala da. Pertsonek beren generoa ahalik eta askeen adierazi eta bizi behar dutela aldarrikatzen dut. Bada ez gizon ez emakume sentitzen denik, eta ni hortik oso gertu sentitzen naiz. Kategoria bat aukeratzen dute biziraun ahal izateko, baina arrotza zaie. Eta nik diot, trantsizioa egin duen batek.
Transtzat duzu zure burua.
Bai. Bizitza errazagoa zait mutil gisa bizitzea erabaki nuenetik, eta adingabea nintzen. Orain daukadan informazioa izan banu ez dakit bide bera egingo ote nuen. Konponbidea zein da, genero batetik bestera igarotzeko proposatzea feminitate muturrekoa adierazten duen mutilari edo maskulinitate muturrekoa adierazten duen neskari? Nik nahi dut gizonak oso femeninoak izan ahal izatea eta emakumeak oso maskulinoak izan ahal izatea.
Azken helburua ez da kirurgia...
Ez. Azken helburua da ebakuntza egiteko beharrik ez izatea. Txikienentzat, gorputza azkar aldatzea ez da desiragarriena. Ikusezin nahi ditugu eta hori ez dator bat gorputza ez eraldatzearekin. Trans mugimendu helduak urte asko behar izan ditu genero kategoriak zabaltzeko beste era bat defendatzera iritsi aurretik.
Transexual adingabeen gurasoen mugimendua aurrerapena izan al da?
Aurrerapausoa da 2 urterekin transexuala izatea? Zalantza dut. 3 urteko mutil koskorrak esaten duenean “neska sentitzen naiz” ez dakit transexualitate-desiotzat hartu behar den. Sailkatzeko beste modu bat ez ote den kezkatzen nau. “Neska izan nahi duzu? Ados, baina neska era klasikoan”. Interesgarria trans moduan ikusgarri den jendea da. Helburua ez da trans pertsonek ikusezin izatea desiratzea, baizik eta gizartea plurala izatea, behar hori sentitu ez dezaten. Nik nahi dudana da emakume transa, ahots lodiarekin eta aurpegian ilea duela, metroan sartzen denean inork ez esatea “Manolo kaka zahar hori”.
Beraz, zu biziko zintezkeen emakume oso maskulino moduan.
Aniztasuna onartuko lukeen bestelako erantzun soziala balego eta aukeratu behar ez izatea ondo ikusita balego, agian bai.
Orain zure nortasunarekin eroso al zaude?
Ezin esan pozarren nagoenik transa izateagatik. Oso aukera legitimoa da, ez diot traiziorik egin nire buruari eta horrek harro sentiarazten nau, baina mundua ez dago trans jendearentzat prestatuta. Gimnasiora joaten naiz eta oso zaila egiten zait, baina orban erraldoia daukanarentzat ere hala da, baita herrenarentzat ere… Gorputza arautzea ez da gure arazoa bakarrik, arazoa eredua da.
Nortasun agiria
“Ez dut nortasun agiria aldatu, ez bainago ados horretarako bete beharreko baldintzekin, eta nire bizitzaren parte baita. Nire bizitzaren garai batekin lotzen nau, eta ez dakit parte hori ezabatu nahi dudan. Ez zait gaizki iruditzen jendeak ikus dezan ni ere banaizen beste zati bat, orain ikusgarritasun hori izan dezaket”.

EN CASTELLANO:
Miquel Missé: "La vida me ha sido más fácil desde que decidí vivirla como un chico".
Entrevista a Miquel Missé, sociólogo y activista transexual.
Lara Bonilla | Ara, 2016-04-25
https://www.ara.cat/es/Miquel-Misse-desde-decidi-chico_0_1565843540.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.