Irudia: Argia / Loratuz Lotu |
Transexual helduei beren prozesuan laguntzeko sortu da Loratuz Lotu elkartea.
Transexual helduen bilgune izan nahi du Loratuz Lotu elkarteak, ezagutzak partekatzeko, beldurrak uxatzeko, prozesuan laguntzeko; inork ez dezan bide hau bakarrik egin behar izan.
Mikel Garcia Idiakez | Argia, 2021-02-23
https://www.argia.eus/albistea/transexual-helduei-beren-prozesuan-laguntzeko-sortu-da-loratuz-lotu-elkartea
Pertsona transexualentzat Errespetuz elkartea dagoen gisan eta zehazki haur eta nerabe transexualentzat Naizen elkartea dagoen moduan, helduei eta haien ingurune sozialari identitate berriranzko trantsizioan laguntzeko sortu da Loratuz Lotu, interneten eta sare sozialetan aurki daitekeen informaziotik harago aurrez aurreko espazio bat partekatzeko asmoz. Aholkularitza eta aukera ezberdinak eskaini nahi dituzte elkartetik, euren esku dagoen heinean, “baina bakarrik ez ditugu utziko”, kontatu dute Tolosaldeko Atarian.
“Hainbeste denboran gure identitatea ezkutuan bizi izan ondoren, geure burua onartzen dugunean, loratzen hasten garenean, orduan lotzen gara besteekin”, azaldu dute agerkarian, elkartearen izena zergatik hautatu duten kontatzerakoan. Trantsizioa egin duena identitate berriarekin ahaldunduta eta indartuta gizarteratzea da helburuetako bat.
Gai honen inguruan belaunaldi berriek beste ikuspegi bat dakartelako pozik dira elkarteko kideak, hezkidetzak garrantzi handia duela diote, baina eraso transfoboak ere dituzte gogoan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.