viernes, 5 de agosto de 2022

#hemeroteka #transfobia | Fever diskotekan auto batek harrapatutako ugaotarraren ezbeharra “lehenbailehen argitzeko” eskatu du Udalak

Geuria / Uztailaren 25eko ezbeharra Fever diskotekako kanpoan //

Fever diskotekan auto batek harrapatutako ugaotarraren ezbeharra “lehenbailehen argitzeko” eskatu du Udalak.

Iraitz Madariaga Etxebarria | Geuria, 2022-08-05

https://www.geuria.eus/herriak/ugao/fever-diskotekan-auto-batek-harrapatutako-ugaotarraren-ezbeharra-lehenbailehen-argitzeko-eskatu-du-udalak/ 

Ugaoko Udalak “gertutasun eta laguntza osoa” eskaini nahi izan dio biktimaren familiari, eta zabaldu berri duen komunikatuan gogoratu du udal baliabide guztiak haien eskura jarriko dituztela laguntzeko. Gertatutakoaren inguruan hainbat hipotesi zabaldu badira ere, azken egunotan eraso transfoboa izan litekeela ere zabaldu da. Erantzukizunak argitu bitartean, Udalak beste behin gogoratu herrian lekuz kanpo daudela LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako mezuak eta jarrerak, eta horiek “ez onartzeko eta salatzeko” deia egin dute.

Ezbeharra uztailaren 25ean gertatu zen, 08:00ak inguruan, Bolueta auzoko Fever diskotekaren parean. 40 urteko gizon batek gidatutako autoak bapatean azaleratu eta Angela (23 urteko gaztea) zapaldu zuen, pabeloiko ate baten aurka harrapatuz. Ordudanik, neska ospitalean dago, egoera larrian; gizonari, berriz, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote, baina libre utzi dute.

Hainbat hipotesi
Akusatuak positibo eman zuen drogen proban, eta ukatu egin zuen neska nahita harrapatu izana: agintaritzari kontatu zionez, autoaren barruan zegoela, norbait leihora hurbildu zitzaion eta lapurtzen saiatu zen. Horregatik azeleratu behar izan zuen bapatean. Diskotekaren sarreran zeuden hainbat lekukok, ordea, kontrakoa diote: gizonak nahita jo zuela autoa neskaren kontra.

Angelaren nebak ere horrela iritzi zion. Transexuala izateagatik harrapatu zuela uste du berak. Hori edo, bestela, diskotekan Angelak gizonari ezetz esan ziolako eta honek ez zuelako ezezkoa onartu. Lekuko batzuek ere esan dute akusatua dantzalekuan ikusi zutela Angelari besarkada eman nahian, baina neskak uko egin ziola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.