jueves, 16 de julio de 2015

#hemeroteka #emakumeak | Emakume etorkinen %42 zaintzan eta etxeko lanetan aritzen dira

Irudia: El Diario Vasco
Emakume etorkinen %42 zaintzan eta etxeko lanetan aritzen dira
Emakundek argitara eman duen ikerketa baten arabera, heren batek arazoak ditu lan baldintzekin, eta asko ez dira integratuta sentitzen Euskadin
El Diario Vasco, 2015-07-16
http://www.diariovasco.com/sociedad/201507/16/emakume-etorkinen-zaintzan-etxeko-20150716115312.html

Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak argitara eman berri duen ikerketa baten arabera, zaintza eta etxeko lanetan dabiltzan emakume etorkinen herenak lan baldintzekin arazoren bat duela adierazi du. Lana Emakundek deitutako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Beka deialdiaren emaitza da. 'La discriminación múltiple de las mujeres inmigrantes trabajadoras en servicios domésticos y de cuidado en la Comunidad Autónoma de Euskadi' du izenburua eta Julia Nogueirak eta Joseba Zalakainek egin dute.

Lanaren hipotesi nagusia da Euskadin bizi diren eta zaintza eta etxeko lanetan diharduten emakume etorkinak «ahultasun eta diskriminazio egoera berezien aurrean» aurkitzen direla, eta «egoera honek ogibidearekin eta emakumeen jatorriarekin zerikusia» duela adierazi dute.

Diskriminazio anitz hori, gainera, hainbat faktoreen batuketa da eta harremana du egitura sozialarekin eta politika publikoekin.

14.000 emakume etorkin
Euskadin etxeko lanetako 30.000 enplegu daude eta ogibidea «guztiz feminizatua» dago, inkesten arabera, emakumeak lan hauetan ari direnen %95a baitira. Sektore honetan lan egiten duten emakume etorkinak 14.000 inguru ziren 2013an, 2009an baino %40 gehiago. Emakume etorkinen %42, bereziki latinoamerikarrak, zaintza eta etxeko lanean aritzen dira, eta hauetatik heren batek adierazten du arazoak dituela lan baldintzekin, lan jardunaldiarekin, soldatarekin edo kontratuarekin.

Etxeko lanetan aritzen diren emakume etorkinetako askok arazo ekonomikoak ditu: %20k arazoak ditu oinarrizko beharrizanei aurre egiteko (janaria, jantziak, zapatak edo etxebizitza) eta %36k aurreikusita ez dauden gastuei aurre egiteko. Sektore honetan lan egiten duten emakume etorkinen %28k dio «oso gutxi integratua» sentitzen dela euskal gizartean.

Egoera horrek eragina du ezberdintasun sozialetan, lanekoetan eta, gainontzeko hiritarrekin konparatuz, baliabide orokorretara duten sarbideetan. Ikerketaren arabera, diskriminazio anitz hau hainbat faktoreren batuketa da eta harremana dauka egitura sozialarekin eta politika publikoekin, Emakundek gogorarazi duenez.

Datu eta analisi gehiago, 'La discriminación múltiple de las mujeres inmigrantes trabajadoras en servicios domésticos y de cuidado en la Comunidad Autónoma de Euskadi' lanean. Hemen lor daiteke, PDF formatuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.