sábado, 18 de julio de 2015

#hemeroteka #lesbianismoa | "Lesbiana naiz, eta zer?"

"Lesbiana naiz, eta zer?"
Miley Cyrusek, Cara Delevignek, Patricia Yurenak eta Sandra Barnedak, besteak beste, normaltasunez bizitzen dute euren sexualitatea
Virginia Melchor | El Correo, 2015-07-18
http://www.elcorreo.com/bizkaia/gente-estilo/201507/18/lesbiana-naiz-20150717155639.html

Ellen Degeneresen jendeaurrean egindako lesbianismo aitormena hurrun geratu da, nahiz eta AEBn oihartzun ikaragarria izan zuen eta horren ondorioz lan eskaintza gutxiago jaso dituen. Ezaguna da ere Martina Navratilovak izan zuen zintzotasuna bere sexualitatea adierazterako orduan. 80ko hamarkadaren amaieran, Judy Nelsonekin ospatu zuen Wimbledoneko garaipena milioika ikusleen aurrean. Tenislaria harmailetara hurbildu zen bere neskalagunaren bila, baina garai hartako kazetariek bere "laguna" zela adierazi zuten, haien artean existitzen zen benetako harremana ezkutatuz.

Gaur egun, kirolari profesionalak lesbianek direla aitortzea ez dute askoz errazago. "Emakume kirolariak heterosexualak direla erakustera behartuta daude. Jendeak mari-gizon bezala ikusten baititu. Kazetari bat ez zen inoiz ausartuko kirolari gizon bati bere sexualitateari buruz galdetzera. Bakarrik patinaje artistikora dedikatuko bazen. Baina tenislari neska bati, ordea, galdetzen dio", adierazi du Navratilova armairutik irten baina 34 urte geroago.

Bera bezala, Patricia Abby Wambach AEBko futbol selekzioko kapitainak Sarah Huffmanrekin -bere emaztea da- Mundiala ospatu du, baina 80ko hamarkadan baino era askoz esplizituan. Amerikarrak Vancouverren titulua eraman zuten eta Wambach bere emazteari muxu bat eman zion bere herrialdeko Auzitegi Gorenak sexu berekoen ezkontzak legeztatu baino aste bat geroago.

Miley Cyrus bisexuala dela adierazteko arazoak ez dituela dirudi. Gutxienez, horrela adierazten du Hannah Montanarena egiten duenetik. Emakume askori muxuak eman dizkio Disney alde batera utzi ondoren: Katy Perry, Brooke Candy edo jarratzaile batzuekin, besteak beste.

Azken bolada honetan, astero maitakeria berriak daudela ematen du. Ireland Baldwin Angel Haze abeslariarekin, Michelle Harper Jenny Shimizu modeloarekin (Angelina Jolieren neskalagun ohia dena). Evan Rachel Wood eta Katherine Moenning edo Ellen Page eta Shailene Woodley elkarrekin daudelako zurrumurruak ere baudaude. Lauren Morell 'Orange Is the New Black'-ren gidoilariak bere senarrarengandik banandu da Samira Wiley aktoreaz maitemindu eta gero.

Aurten, emakumeak dira sexu bereko harremanak adierazi duten gehienak. "Gaur egungo bizitzeko moduarekin zerikusirik badu. Gero eta zailagoa da lesbiana zarela ezkutatzea. Mundu guztiak bere bizitza erakusten du sare sozialetan eta armairuan geratzeko ideia lizuna dirudi", azaltzen du Merryn Jonhs, Curve aldizkariaren zuzendariak. Cara Delevigne modeloak neskekin izan dituen ezkongai-harremanak publikoak izan dira. Joan den urtean, Michelle Rodriguez aktorearekin egon zen eta aurten St. Vincent abeslariarekin.

Kristen Stewart eta Alicia Cargile hainbeste jendeaurreko muxuak eta besarkadak eman ondoren, Crepusculoren amak 'The Sunday Mirror' aldizkarian ezkongai-harremana baieztatu du. "Nire alaba da eta bere aukerak errespetatuko ditut. Bere neskalaguna ezagutu dut eta gustatzen zait", esan zuen artistaren amak. Espainian, bere homosexualitatea aitortu zuen lehenengo miss-a Patricia Yurena izan zen. Bere Instagramean ikusten denez, oso pozik dago Vanesa Klein Dja-rekin bizitzen ari den amodiozko istorioarekin. Sandra Barnedak lesbiana izateagatik zenbait lan galdu dituela adierazi du. Telecincoko aurkezleak ez du ezkutatzen. "Normaltasunean sinesten dut. Lesbiana naiz, bai, baina baita beste gauza asko ere", errebindikatu zuen joan den ekainean 'Glamour' aldizkarian izan zuen elkarrizketan. Keinuz keinu, aurreko famatuak gauzak aldatzen ari dira, armairuek ate guztiak galdu arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.