viernes, 11 de septiembre de 2015

#hemeroteka #berdintasuna | 'Agur Jaunak' kantari hitzak aldatu dizkiote EHUn

Irudia: EITB / UPV/EHUko Abesbatza
'Agur Jaunak' kantari hitzak aldatu dizkiote EHUn
M.G | EITB, 2015-09-11
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/3461552/agur-jaunak-eta-andreak-ehu-hitzak--ikasturte-berriaren-hasieran/

Errektoretzak aginduta, abesbatzak kendu egin zituen Jainkoaren erreferentziak, eta emakumea sartu zuen “Agur Jaunak eta Andreak” bertsio berrian.

Ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala egin zuten atzo EHUren Gasteizko campusean, Letren Fakultatean. Bertan izan ziren unibertsitateko eta hainbat erakunde publikotako agintariak, Iñigo Urkullu lehendakaria tartean.

Ekitaldi solemnea izaki, abesbatzak Agur Jaunak kanta eskaini zien bertaratutakoei, eta horren bertsio berri bat abestu zuten lehen aldiz, Errektoretzaren aginduz, Jainkoaren erreferentzia kenduta eta emakumea ere aipatuta.

Errektoretzak ekitaldi ofizialetako protokoloa aldatu zuen maiatzean, eta, besteak beste, “Agur Jaunak” kantaren bertsio berria onartu zuen: “Agur Jaunak eta Andreak”.

Jatorrizko hitzak:

Agur, jaunak!
Jaunak, agur!
Agur t'erdi.
Danak Jainkoak
eiñak gire,
zuek eta
bai gu ere.

Agur, jaunak!
Agur!
Agur t'erdi.
Hemen gire.
Agur, jaunak!

Agur Jaunak eta Andreak "berria" (entzun hemen):

Agur, jaunak
eta andreak!
Agur t'erdi.
Danak berdinak
einak gire,
zuek eta
bai gu ere.

Agur, jaunak
eta andreak!
Agur t'erdi.
Hemen gire.
Agur, danak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.