Irudia: Berria / Arantza Arruti |
ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen Arruti, Burgosko Prozesuan epaitua eta hainbatetan torturatua. Oraindik ere militantea da, eta bizirik iraute fisiko eta politikoaren artearen inguruko lezio batzuk baditu. Umore beltza, horietako lehena.
Edu Lartzanguren | Berria, 2015-11-29
http://www.berria.eus/paperekoa/1863/054/001/2015-11-29/gauzen_zergatia_ulertzea_epaitzea_baino_askoz_garrantzitsuagoa_da.htm
«Urte erotikoan» dagoela esan du barrezka Arantza Arruti Odriozolak (Zarautz, Gipuzkoa, 1946). Une honetan 69 urte ditu, eta ez du umorea galdu.
«Elkarrizketa melodramatikorik» ez egiteko eskatu duzu. Egin al dizkizute halako asko?
Bai, hedabide batzuk beti dabiltza morboaren atzetik, emakumeen egoera garai haietan kontatzeko, neure biografia antzekoren bat egiteko... Izugarri gustuko dute, horrek saldu egiten duelako. Gure jendea ere ibiltzen da horren atzetik. Melodrama nobeletarako, mesedez.
Ados, melodramarik gabe: kostaldeko herri eder batean, baina, frankismoaren gau ilunean, etxe apal batean hazitako neska zintzo bat izan zinen, ezta?
Gurasoak Zarautzera jaitsitako baserritarrak ziren. Beti izan ziren abertzaleak, eta, zorionez, ez ziren inoiz EAJkoak izan. Aita emigrante izan zen Argentinan, eta beti esan zuen jelkideak karlistak, integristak eta burges hutsak zirela. Amak ere esaten zuen batzokira joan eta denak erdaraz entzuten zituela. Niri bizitzea izugarri gustatzen zait, baina koskortu nintzenean ikusi nuen ez nuela batere gustuko gizartea nola zegoen antolatuta.
Matxino gaztetatik, orduan?
Gustuko ez baduzu gizartea nola dagoen antolatuta, bi aukera dituzu: Santa Teresak edo Jesukristok bezala, mistizismora jo, edo iraultzaile bihurtu. Ni, mistizismorako joerarik ez, eta frankismoaren aurkako borroka armatuan sartu nintzen. Oso gazte sartu nintzen ETAn, konbentzituta. Egoerak berak eraman ninduen. EAJk ez zuen ezer egin frankismo denboran. Haren geldikeriak sekulako eragina izan zuen. Gazteok mugitu ginen, eta armak ezinbestekotzat hartu genituen. Aldi historiko-politiko hartan kokatu behar da borroka armatua, baita neurea ere, bestela ez dugu ezer ulertuko. Mundu osoan erabiltzen zen, Hego Amerikan, Alemanian, Italian, Irlandan...
ETAn sartu zinenean 19 urte zenituela ere esan beharko da.
Zarauztik 17 urte eta erdirekin joan nintzen, 'au pair', itogarria zitzaidalako gizarte ustel, fatxa hura. Frantzian eta Ingalaterran ibili nintzen. Parisen elkartu nintzen ETAkoak izaniko batzuekin. Orduan hartu nuen erabakia. Bi urte ibili nintzen legal gisa. Frantsesa irakasten nuen hemen, mojen ikastetxean.
Lehen aldiz atxilotua, 20 urterekin.
Tolosan [Gipuzkoa] harrapatu ninduten detonagailu batzuekin eta bolborarekin. Martuteneko kartzelan egon nintzen hainbat hilabetez. Harrapaturiko aurreneko neska nintzen.
Txundituta geratuko ziren polizia frankistak eurak ere, ezta?
Kontuz! Ni ez nintzen neure garaiko beste neska abertzaleak baino ausartagoa izan. Bazeuden beste neska batzuk, ez asko, baina bazeuden. Ni ez nintzen ausarta: horretara eraman ninduten erabakiak hartu nituen, besterik ez. Behin-behineko askatasunean utzi ninduten libre, baina bi egunera berriz atxilotu ninduten. Banku bat lapurtu zuten Villabonan [Gipuzkoa], eta neu nintzela egilea. Gero, jende asko erori zen, eta, orduan, ezkutura joan behar izan nuen.
Normalena ihes egitea izango zen orduan.
Bi aukera nituen orduan: Parisera joan, eta 'Iraultza ideala 14 liburukietan' ikasi, edo pistola hartu eta borroka armatuan hemen gelditzea. Bigarrena aukeratu nuen.
Lehen emakume liberatua izan zinen, beraz, Jone Dorronsororekin?
Bai. Oso liberatu gutxi ginen orduan. Geure artean erabaki genuen Nafarroara joango nintzela, han ez zegoelako inor, eta hura antolatzera. 21 urterekin joan nintzen, eta, geroztik, sekulako maitasuna diot Nafarroari. Ordurako, bilatzeko eta atxilotzeko agindua nuen gainean. Nafarroan sarekada handia egin zutenean harrapatu ninduten bikotekidearekin [1969ko azaroaren 10ean]. ETAren barruan ezagutu nuen hura.
Gregorio Lopez Irasuegi. Pertsonaia erabakigarria zure militantziaren historian. Baina, esan daiteke zu are erabakigarriagoa izan zinela berean?
Goio intelektual bat zen. Haren kontrako kargurik ez zeukaten, ez zegoen hura atxilotzeko agindurik. Baina nirekin zegoenez, gizagaixoa ere eraman zuten. Beti torturatzen gintuzten. Baina lotsa antzeko bat eman digu beti kontatzeak, gure aurrean dagoenak biktimismoarena jokatzen ari garela pentsatuko ote duen. Goio kargurik gabe utzi zuten libre. Nik esan nuen hark ez zekiela ezer ere ez... besterik gabe, maitemindurik geundela...
Iruñeko espetxean zeundela, zu askatzeko saioa egin zuen Lopez Irasuegik 1969ko urtarrilaren 6an. Nola bururatu zitzaion operazio itxuraz absurdo samar hura?
Iruñean preso izan zuten hilabete eta erdiz, eta kartzela ezagutzen zuen. Gero bisitetan etortzen zen Xabier Izko de la Iglesiarekin, eta aukera bazegoela ikusi zuten. Bi mojak zelatatzen ninduten: bat gaztea zen, gaiztoa, eta bestea zaharra, beti musuka hartzen ninduena. Nik, barruan, egokituko zitzaidan moja lotu behar nuen bakarrik. Pentsatzen nuen: «Nahiago dut gaiztoa, baina horrek indar handia dauka». Pistola barruan neukan, baita lokarriak ere... Eta moja zaharra tokatu zitzaidan.
Ulertu al zuen hark gertatzen ari zena?
Ahoa tapatu nionean begi batekin begiratzen ninduen, eta ez zuen sinesten: hainbeste maite zuen Arantxa hura! Kanpoan, Izkok grisari koneju kolpea lepoan eman, eta ziplo erori zen. Baina Goio ez zen horren militarra, eta bestea jo zuenean, erortzean marru egin zuen. Denak tiroka hasi ziren. Mojak ihes egin zuen. Denbora luzez ez nuen jakin lagunak bizirik atera ote ziren.
Biak zauritu egin zituzten, eta zuek denak handik urtebetera Burgosko Prozesuan epaitu zintuzteten. Zigorrik gabe atera zinen. Zergatik?
Han epaitu zituzten guztiak, atxilotu baino lehen erori nintzelako. Nik lau sumario nituen, baina guztiengatik epaituta nengoen ordurako. Kartzelan, krisia izan nuen, eta tratamendu psikiatrikoan egon nintzen. «Neska horrek badu nahikoa», esan zuten, eta, gainera, horrek justizia itxura egiteko aukera ematen zien.
Burgosko Prozesuan Euskal Herriaren zapalketa nazionala salatu zenuten, langileriarena, euskararena... Bitxia da puri-purian den gai bat aipatu ere ez izatea: emakumeen borroka. Eta hiru zineten han, zu, Jone Dorronsoro eta Itziar Aizpurua. Zergatik?
Jar zaitez urte haietan. Feministak zeuden Frantzian, Ingalaterra... Mundu gerran, gizonen lekua hartu zuten lantegietan. Gu baino askoz aurreratuago zeuden haiek. Emakumea zapalduta zegoela ikusi, sentitu eta esan egiten genuen, baina nik 18 urterekin ez nekien feminismoa zer zen. 'Emakumeen rolloa', bai, baina nik ez nekien hura teorizatzen. Herri Batasunean, gero, Aizan taldea sortu genuen 1980ko hamarkadan, KASen barruan. Mutilek ikusten zuten horren beharra, baina ez zuten onartzen politikoki patriarkatuaren aurkako planteamendurik. Ez zela unea, esan ziguten, Euskal Herriak ezin zuela feminismoa eta gizarte antipatriarkala onartu.
Espero zenuten halakorik?
Kuban eta Aljerian egonda nintzen, oporretan, eta hango emakumeek esaten ziguten: «Kontuz ibili! Guk metraileta eta dena hartu dugu, baina gizonen aginduz. Planteatu ditugunean emakumeon erreibindikazioak, beti gerorako!». Hizkuntzarekin ere gertatu da: euskara ere, gerorako.
Amore eman zenuten?
KASetik bota egin gintuzten. Baina arrangurarik gabe kontatzen dut, gauza oso politiko gisa, ez pentsa haserre nagoenik [barre]. Gizonezkoek ezin zuten politikoki onartu, besterik gabe: gizartea matxista zen, ETA ikaragarri matxista, HB ere supermatxista, baita emakume asko ere. Ez dut kritika gisa esaten, baizik eta aldi bat deskribatzeko. Aizan sakabanatzea erabaki genuen. Ondoren, mutilen aginduz eta haiek eskematxoa eginda, Egizan sortu zuten. Eta ni ez naiz inoiz Egizangoa izan; hori bakarrik behar nuen!
Gizonek diseinaturiko kaiola bat bezalakoa zen?
Sekulako abortua izan zen. Emakume talde bat muga horiekin... pitokeria bat zen. Inork ezer esan gabe desegin zen, ez zuelako ezertarako balio. Orain, Bilgune Feministako militanteak gara.
Zelako harremana duzu gazteekin?
Ez didate uzten kalaka aspergarria botatzen. «Bueno, Arruti, ez hasi betiko musikarekin», esaten didate, eta hori, niretzat, oso garrantzitsua da militante eta pertsona gisa, eboluzionatzera behartzen nauelako. Behar dut, etxean ez dudalako seme-alabarik, ez baitut horretarako inoiz gogorik izan.
Pasatutakoak pasatuta, nolatan ez duzu umorea galdu?
Hori, niretzat, ezinbestekoa da: umore beltza, kartzelako umorea... Bai... [begiek dir-dir egiten diote, are gehiago]. Hemen, esaterako, Joseba Permach bizi da, eta bikotekidearekin batera ez dakit zein sumariotan prozesatuta zegoela esan zidan, kartzelara joateko biak. Haien hiru umeekin zer gertatuko... Eta nik esan haiei, zuek lasai joan kartzelara, guk ezin baditugu mantendu, Donostiako umezurtz etxera eramango ditugu, baina ni tarteka joango naiz ikustera. Hori kartzelako umorea da. Sasian sekulako beldurra genuenean, baten batek sekulako ergelkeria botatzen zuen, eta denok kristoren barreak egiten genituen. Umeak bezala. Egoerari buelta emateko balio du.
Baduzu beste teknikarik bizirik irauteko?
Bai. Gaizki konpontzen naizen jendearekin ez dut denborarik galtzen. Gaizki konpontzeak sekulako kostu psikologikoa dauka. Ez dugu zertan denok elkar maitatu. Beste horiek existitzen direnik ere ez naiz gogoratzen.
Baina horrek izan dezake eragin perbertso bat: ez al du mugatzen ingurukoez duzun pertzepzioa?
Harremana izan ez, baina ikusi bai. Ia 70 urterekin azeri bihurtzen zara. Arrazoia nork duen lehian ibili behar duzu? Bestea nola izorratu pentsatzen, gau eta egun? Eboluzionatu egin dut, denborarekin batera. Bildun eta Sortun nago gaur, prozesu hura bizi ondoren. Orain, hau egitea tokatzen da. Borroka armatuak balio zuen bitartean praktikatu genuen, eta, ikusi genuenean historia eta borroka beste parametro batzuetan zeudela, hausnartu egin genuen. Gauzak berriz planteatzen ibili behar da beti. Ezin duzu esan erabaki dut, eta hori betirako izan. Betirako ez dago ezer.
Emakumezkoak malguagoak zarete horretan?
Ni pragmatikoa izan naiz beti. EIAn [Euskal Iraultzarako Alderdia] banaketa egon eta batzuk Euskadiko Ezkerrara pasatu zirenean, urte gogorrak izan ziren. Krisiak onerako dira, gainditzeko tresnak badituzu. Bestela, hil egiten zara, eta Goio hil egin zen. Idazleek eta poetek pragmatismo gutxiago dute, oro har. Nik traizioa gizakien izaeraren parte gisa ikusten dut. Goiok ez zuen pragmatismo hori. Gizon ederra izan zen, baita hiltzeko ere. [1988ko abenduan hil zen Lopez Irasuegi, Dostoievskiren pertsonaia bat bezala: etsita, Artxandako belardi batean etzan zen, hotzak hil arte].
Bizitzaren balantzea egiten duzu?
Gauza asko ikasi ditut, eta interesgarria izan da. Sufritu dudana sufrituta ere, bizitza nirekin ondo portatu dela uste dut. Gauzak ulertzea epaitzea baino askoz garrantzitsuagoa da. Ulertzea zergatik gertatu ziren gauza haiek... Adinaren perspektibarekin ulermenaren altxorra zeuregana etortzen da. Nik ez nuen borroka egin bakarrik antifrankista gisa, zapalketaren aurka baizik. Eta Francoren ondoren zapalketak jarraitu zuenez... Beti izan dut argi zapalketak dirauen artean zapaltzaileen kontra joango naizela.
«Hura beste modu batera egin izan balitz» esaten ibiltzea denbora galtzea al da, edo akatsak berriz ez egiteko balio al du?
Azterketak egitea oso beharrezkoa da gero bide berriak jorratzeko. Ezin zara ez atzera ez aurrera geratu. Gure garaian hiru kategoria zeuden bakarrik: lesbianak, gayak eta besteak. Ni ezkontzaren aurkakoa naiz, baina, aurrekoan, Brasilen hiru neska elkarrekin ezkondu ziren. Aukera guztiak irekita daude.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.