jueves, 16 de noviembre de 2017

#hemeroteka #lgtbi | David Fernandez protagonista EH Sona jaialdiko kartel batean

David Fernandez protagonista EH Sona jaialdiko kartel batean.
Doctor Deseo taldearen kontzertua iragartzeko kartelaren protagonista bihurtu dute CUP alderdiko ordezkaria Bartzelonako Euskal Etxeak eta Lumagorri elkarteak.
Berria, 2017-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/146988/david_fernandez_protagonista_eh_sona_jaialdiko_kartel_batean.htm

Euskal Herria Sona musika jaialdiaren 20. edizioa ospatzen ari da Bartzelonako Euskal Etxea urriaren 26az geroztik, eta euskal talde ugariren kontzertuak iragarri dituzte abenduaren 1a bitartean. Horien artean, Doctor Deseo talde bilbotarrarena —azaroaren 25ean joko du, hiriko Boveda aretoan—.

Azken kontzertu hori iragartzeko Euskal Etxeak eta Lumagorri LGTBI elkarteak egin duten kartelak arrakasta izan du sare sozialetan. Izan ere, aurreko urteetako kartel deigarrien ildotik, aurten ere kartel berezia diseinatu dute, CUP alderdiko David Fernandez protagonista hartuta.

Karteleko argazkiak David Fenandezek bere ibilbide politikoan utzi duen irudi ezagunenetako bat dakar burura, Rodrigo Rato Espainiako Ekonomia ministro ohiari zapata bat jaurtitzeko keinua egin eta ‘gangster’ deitu zionekoa, alegia.

Aurreko urteetako kartelen beste adibide batzuk ere ekarri dituzte gogora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.