Imagen: El Diario Vasco / Antton Ugarte Muñoz |
Gerra osteko Euskaltzaindiaren historia idatzi du. Akademiak berak publikatuko dio aurten tesiaren bertsio egokitua.
Félix Ibargutxi | El Diario Vasco, 2018-06-23
http://www.diariovasco.com/culturas/francoren-aldeko-euskaltzainak-20180623115000-nt.html
'Euskararen historia soziopolitikorako: Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia (1936-1954)' izenburuko doktore tesia burutu du Anton Ugarte Muñozek (Oñati, 1978) UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian, Esteban Antxustegi irakaslearen zuzendaritzaren pean. Ez da nolanahiko lana, Doktoregoko Sari Berezia eman berri dio EHUk, eta Euskaltzaindiak bertsio egokitu bat publikatuko du aurten.
- Tesiak, normalean, galdera baten inguruan egituratzen dira. Zein izan da zure galdera?
- Galdera nagusia hau litzateke: nola demontre lortu zuen Euskaltzaindiak diktadura frankista betean zutik jarraitzea? Euskaltzaindia gerra zibilean ez zen posizionatu Euzkadiko Jaurlaritzaren alde, eta are gutxiago Jaurlaritzaren egituran integratu. Badirudi hori eztabaidatzeko batzar baten asmoa egon zela eta Resurreccion Maria Azkue Agirre lehendakariarekin bildu zela, baina handik ez zen lotura organikorik sortu. Nire ustez, Bizkaiko frankista monarkikoek -Jose Maria Areilza, Esteban Bilbao, Javier Ybarrak...- abertzalez depuratutako Euskaltzaindi bat erabili nahi izan zuten euskararen bandera abertzaleei kentzeko.
- Ikertu duzun etapa hori zenbateraino zen ezaguna? Nolatan aukeratu duzu 1954. urtea ikerketaren data-amaiera bezala?
- Etapa hori ez da oso ezaguna, eta Euskaltzaindiaren historia osoa ez da oraindik egin. 1936-1954 arteko aldiari dagokionez, Euskaltzaindiak berak ikertu du gehien, garaiko zenbait gutun eta agiri argitaratuz eta Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Murua Uriak 2009an egin zuten liburuarekin, adibidez. Euskal Herriko lehen frankismoaren historiografia ezin da konparatu Errepublika garaikoarenarekin, adibidez. Lan asko dago egiteko. Zergatik 1954. urtea? Hor fase berri bat hasten da. Diktadura frankistak lortu du AEBekin negoziazioak abiatzea, UNESCOn onartua izatea edota Vatikanorekiko konkordatua. Euskaltzaindiari dagokionez, 1954. urte horretan Federico Krutwigek eragindako krisia konpontzen da, Ignazio Maria Etxaideren zuzendaritza egonkortzen da, estatutuak berritzen dituzte eta Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo»-ren zuzendaritza ofiziosoa hartzen du Koldo Mitxelenak.
- Iritsi zara galdera asko erantzutera? Beharbada misterio batzuk gelditu dira argitzeke. Auskalo orduan bilera-aktak nola egiten ziren…
- Nire tesia oso deskriptiboa izan da. Ikaragarrizko dokumentazio lana egin dut. Galderak dituenak erantzun asko topa ditzake bertan. Euskaltzaindiaren artxiboari dagokionez, nire ustez Nazario Oleaga idazkari eta abokatu karlistak, Azkue euskaltzainburuaren onespenarekin, funtsezko dokumentazio ugari asko gordetzeko ahalegina egin zuen: batzar aktak, informazio ekonomikoa, gutunak eta abar. Estatu eta Gobernu mailako artxiboetan lan egitea litzateke hurrengo pausoa, baina horrek baliabideak eskatzen ditu.
- Gerra Zibilak larriki zauritu zuen Euskaltzaindia?
- Bizkaiko agintari frankista monarkikoek Euskaltzaindiari baimena eman zioten lanean jarraitzeko. Erakundea bizirik atera zen, beraz. Hala ere, erbestean zeuden euskaltzainak ordezkatzea eta Frantziako -Iparraldeko- euskaltzainak bileretara ez deitzeko agindu zioten. Euskaltzain berriak eskuindar espainolistak baino ezin ziren izan. Hala ere, Aingeru Irigaray bezalako abertzale bat 'kolatu' zuten, interesatuaren gogoz kontra. Funtzionamendurako arazo larriena ekonomikoa izan zen, emandako diru-laguntza negargarria zelako.
- Akademiak euskaltzainik galdu al zuen gerraren ondorioz? Ez naiz balez soilik ari.
- Gerra Zibilean Nafarroako Arturo Campión eta Bizkaiko Juan Bautista Eguzkitza euskaltzainak hil ziren, baina modu naturalean, nahiz eta dezente sufritu ondoren, gerretan gertatzen den legez. Erbestera alde egin behar izan zuten beste hauek: Bonifacio Echegaray -Madrilgo Auzitegi Goreneko idazkaria-, Sebero Altube -Gernikako alkate ohia-, Ramon Olabide jesuita eta, filoabertzalea izateagatik Txilera destinatu zuten Damaso Intza fraide kaputxinoa. Frantziako herritarrek ezin zuten muga igaro: Pierre Lhande, Georges Lacombe eta Jean Elissalde euskaltzaina. 1941ean, barnealdean hiru euskaltzain besterik ez zeuden bizirik: Azkue, Julio Urquijo eta Ramon Intzagarai Donostiako apaiza. Hamabiko alineazio ofizialetik hiru.
- Gerra ostean, Akademiak noiz egin zituen lehen bilerak?
- Bizkaiko Probintzia Diputazioaren baimenarekin, gerra ondoko lehen batzarra 1941eko apirilaren 28an egin zuen Bilboko bere betiko egoitzan. Orduan izendatu zituzten euskaltzain berriak eta gerra aurretik egiten ari ziren gaztelania-euskara hiztegiarekin jarraitzeko erabakia hartu zuten.
- Egia al da gerra osteko urte haietan batik bat Donostian egiten zirela bilerak?
- Gerra ondoko batzarrak hasieran txandaka egiten ziren Bilboko Erribera kaleko etxean eta Donostiako Diputazioaren jauregian, baina Azkue euskaltzainburua 1951n hil ondoren, Donostian bihurtu zen bilgune nagusia. Donostiako Ignazio Maria Etxaide integristak hartu zuen zuzendaritza, eta Gipuzkoako Diputazioa laguntza gehiago ematen hasi, besteak beste, Donostiako Antonio Arrue eta Jose Maria Lojendio euskaltzain politikoki orbangabeak izendatzearen, ondorioz. Eta, «last but not least», Errenteriako Koldo Mitxelenaren gisako erraldoi bat agertu zen eszenara. Hala ere, Euskaltzaindiaren egoitza ofizialak, biblioteka eta artxiboa barne, Bilbon jarraitu zuen.
- Iparraldeko euskaltzainak lasai pasatzen ziren Hegoaldera, bileretan parte hartzeko?
- 1949ko udazkenetik aurrera hasi ziren parte hartzen batzarretan. Muga pasatzeko bisak lortzea ez zen erraza, ez norabide batean ez bestean, batez ere arrazoi politikoengatik. Nolanahi ere, Iparraldekoek garai hartako Euskaltzaindian eragin gutxi izan zuten.
- Zeintzuk ziren Francoren erregimenaren alde argien agertutako euskaltzainak?
- Azkue apaizak eta Julio Urquijo karlistak publikoki eta pribatuki egin zuten diktadura frankistaren alde. Besteak beste, biak izan ziren frankismoak kontrolatutako Real Academia Españolako nahiz Instituto de Españako kide aktiboak gerra zibilean. Horregatik utzi zieten Euskaltzaindia berriz abiatzen; bestela jai zegoen. Ignazio Maria Etxaide euskaltzainburuak -Yon Etxaide idazlearen aitak- ildo horri eutsi zion zalantzarik gabe.
- Eta euskaltzain bat behintzat izan zen erregimenaren kontra nabarmen jardun zena: Krutwig.
- Euskaltzaindiak poliki-poliki ateak zabaldu zizkien abertzaleei: Aingeru Irigaray lehenengo, Manuel Lekuona gero, azkenean Koldo Mitxelena ere bai... Beldurtuta eta minduta zeuden, baina horiek gabe ez zegoen euskararen aldeko fundamentuzko lana egiterik. Krutwig, ordea, Bizkaiko gizarte frankistaren seme gisa sartu zen Euskaltzaindian 21 urtetxorekin. Astiro-astiro 'abertzaletu' egin zen, baina frankismoaren aurka zuzenean egin ordez, Eliza katolikoari publikoki egurra eman zion, garaiko Eliza eta Estatua zeharo lotuta zeudela ikusi nahi gabe. Ondorioz, erbestera joan behar izan zuen 1952ko udaberrian.
- Pentsatzen dut Azkue eus-kaltzainburua (1919-1951) figura klabea izango zela.
- Bai, figura guztiz klabea izan zen. Harrigarria da orduan 80 inguru urte zituen gizonaren kemena -«mutil urthetsua», Krutwigi esaten omen zionez-, batzuetan errealitatearen ukazio erabatekoa dirudiena. Izaera oso erakargarria zuen, gutunetan ageri denez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.