Irudia: Berria / Jose Antonio Nielfa 'La Otxoa' |
'La Otxoa' pertsonaia sexu askapenaren aldarrikapena zabaltzen jaio zen, 1978an, 'Libérate' abestiarekin. 40 urte geroago, artista Bilboko erreferente bihurtu da.
Uxue Gutierrez Lorenzo | Berria, 2018-08-23
https://www.berria.eus/paperekoa/1907/032/001/2018-08-23/orain_plan_lasaiagoa_dut_gazteentzat_dira_kaleak.htm
‘La Otxoa’ gisa ezaguna den arren, artista bilbotarrak Jose Antonio Nielfa (Bilbo, 1947) du izena. Antzerki eta ikuskizunen maitale da, eta Federiko Ezkerra konpartsan errotuta jarraitzen du, agertokiaren gainean zein bertatik kanpo.
Plan berezirik baduzu aurtengo Aste Nagusirako?
Nire plana antzerki asko ikustea da, Federiko Ezkerran denbora asko pasatzea eta, oro har, dibertitzea. Ziurrenik, etxean ere elkartuko gara egunen batean, lagunarteko festa partikular gisa. Hori ere planaren parte da; jaiak direla-eta batzen gara. Hoteletatik ere ibilbidea egiten dut goizetan. Orain, plan lasaiagoa dut; kaleak gazteentzat dira; nik jada ez dut adinik horretarako.
40 urte bete ditu Aste Nagusiak, baina baita zure ibilbide artistikoak ere...
Bai. Aurrekoak ere oroitzen ditut; barrakak eta zezenak bakarrik zeuden. Oraingo ereduak 40 urte bete ditu, harrigarria da. Lehenengo urteak ikaragarriak izan ziren. Jai desberdinak ziren, herrikoiak, bilbotarrak. Gerora, komertzializatzen hasi ziren, kanpoko jendea bertaratzen hasi zen. Antzerkiak ere eragina izan zuen horretan. Urtean zehar, jendeak ez zuen antzokirik zapaltzen, baina garai batean behintzat Aste Nagusian antzokiak leporaino betetzen ziren. Hala ere, tamalez, hori galduz joan da.
Nola bizi duzu 40. urteurrena?
Oso harro eta oroitzapen askorekin. Nire ustez, aitortza zor diegu garai hartako ideologoei , hain gutxirekin hainbeste egin izanagatik. Udaletxeak eta erakundeek sari bat eman beharko liekete, edota gerora haiek egindako lanaz probetxu komertziala atera duten guztiek. Tamalez, inork ez du egingo haiek baino hobeto. Hala ere, ondorengo belaunaldiak hor daude, eta haiek ere merezi dituzte aitortza eta laudorioak.
Lau hamarkadatan asko aldatu dira festak?
Bai. Nik uste orain kontzertuak eta egitaraua oro har gazteei zuzenduta daudela. Oso ondo deritzot gazteek gozatzeari, baina baita helduagoek ere. Nik salatzen dudana da ez dela beharrezkoa horrenbeste edatea ondo pasatzeko. Haien onerako diot, hain gazteak izanda horrenbeste edateak epe luzera eragina izango du. Horrez gain, faltan sumatzen ditut zuzeneko musika eskaintzen duten lokalak; lehen bazeuden.
‘Libérate’ (Aska zaitez) abestu zenuenekoa jaien ikur bihurtu da; berezia izan zen?
Zalantzarik gabe. Bilbo osoa niri begira, Libérate zioen eranskailu bat soinean. Areatza, zubiak, Zazpikaleak... Dena goraino beteta! sinestezina zen. Jai horiek ikaragarriak izan ziren. La Otxoa publikoan azaltzen zen lehen aldia zen; orduan jaio zen pertsonaia. Ama urte hartan galdu nuen, martxoan. Abuztuan agertokira igo nintzen, eta berari eskaini nion ikuskizun guztia. Aita ere buruan nuen: zer ariko ote zen pentsatzen hori guztia ikustean? Hori zen nire kezka nagusia. Kantatzen bukatu nuenean, txosnatik jaitsi eta han nuen aita, pozarren. Ez nuen inondik inora espero gau horretan bizitakoa. Gerora, bai. Ohartu nintzen zapaldutako gizarte bat zegoela, ezkutuan, ez nintzela ni bakarrik. Oso ondo lagunduta nengoen. Gizarteak pausoa ematera ausartzen zen norbait behar zuen, eta Libérate kantuak erreferente bat sortu zuen. Jende askoren erreferente bilakatu nintzen.
Bilboko Aste Nagusia aldarrikapenen eta borrokaren ikur izan da?
Beti. Aldarrikatzen jaio ziren. Mugimendu haiek enbarazu handia egiten zuten; garai hartako eskuina izorratzen zuten, eta liskar asko zeuden. Haien hipokrisia agerian uzten zuten. Orain, antzeko jarraitzen dute, baina funtzionatzen duen horren alde jartzen dira.
Zer paper jokatzen dute erakundeek?
Erakundeen jai eredua jendea mugitzen duen horren araberakoa da. Jendea non, erakundeek han egon nahi dute. Normalean, oso harreman gutxi daukat erakundeekin; nire kabuz ibiltzen naiz, eta horrela jarraituko dut.

Iruzkina: Imanol [Alvarez]: Berriz ere gezurra (edo ez egia osoa). Elkarrizketa honetan ere gezurra esaten da. Ez dakit Otxoak berak esan duen (arraro samarra irudizten zait), edo kazetariak interpretatu duen; baina ez Otxoaren ez Jose Antonio Nielfaren artista-bidea ez ziren hasi orain 41 urteko Aste Nagusian. Jose Antoniok ibilbide luze samarra zeukan kantari areto-antzokietan (arrakasta handirik gabe, hori ere esan behar da); eta Otxoa pertsonaia 1977an hasi zen, publiko aurrean, EHGAMek Santutxuko Artagan Teatroan antolaturiko jailadi batzuetan, nahiz eta badirudien aldez aurretik ere erabiklia zuela festa pribaturen batean. Beste kontu bat litzateke esatea, aste nagusi hartan egin zela benetan ezagun, eta handik egin zuela jauzia ospera. Hori bai, hori egia da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.