miércoles, 28 de junio de 2017

#hemeroteka #pederastia | Mendizabal etxean da, gaitz batentzako tratamendua jasotzen

Imagen: Goierriko Hitza / Juan Kruz Mendizabal 'Kakux'
Mendizabal etxean da, gaitz batentzako tratamendua jasotzen.
Goierriko Hitza, 2017-06-28

http://goierri.hitza.eus/2017/06/28/mendizabal-etxean-da-gaixotasun-batentzako-tratamendua-jasotzen/

Juan Kruz Mendizabal ‘Kakux’ elizgizona Ormaiztegin da, familiaren etxean, gaixotasun baten tratamendua jasotzeko. Hala dio Vocento taldeko egunkari batek egunotan zabaldu duen informaziok. Hala, elizaren justizia kanonikoak zigor moduan ezarritako erretiroan zela, gaixotu eta monastegiko erizaintza gelara eraman zuten. Handik ordea, itxialdia utzi eta etxera itzultzeko gomendatu zioten medikuek. Tratamendua hartzen ari da bertan, eta medikuen ikustaldietarako besterik ez da ateratzen.

Bi adingabekori 2001 eta 2005 urteetan egindako sexu abusuak leporatu zizkioten iaz Mendizabali. Kasuak oihartzun handia izan zuen, eta Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa zabaldu bazuen ere, kasua artxibatu egin zuen azkenean, leporatzen zitzaizkion delituak preskribatuta leudekelako. Elizak ordea, epaiketa kanonikoa egin zion, eta Gipuzkokako Elizbarrutiak zabaldu zuenez, Mendizabalek onartu egin zuen “ukitu desegoki” haiek egin izana.

Epaiketa kanoniko horren ondorio moduan, Gipuzkoatik aldendu eta beste instituzio erlijioso batera bidali zuten. Beste apaiz baten zaintzapean legoke han, eta prozesu terapeutiko bat egiten ari da, damua eta barkamena eskatu eta gero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...