martes, 7 de noviembre de 2017

#hemeroteka #emakumeak #memoria | Loiolako horma irudia nola egin duen azaldu du Eva Menak

Irudia: Irutxuloko Hitza / Loiolako 'Latsariak'
Loiolako horma irudia nola egin duen azaldu du Eva Menak.
Estitxu Zabala | Irutxuloko Hitza, 2017-11-07
http://irutxulo.hitza.eus/2017/11/07/loiola-horma-irudia-eva-mena/

Loiolako bizilagunek hala eskatuta, itxura berria du topoaren zubiaren hormak, Atari Eder plazaren ondoan. Eva Mena artista arduratu da hormaren alde banatan irudi bana egiteaz. Alde batean, latsariak margotu ditu, argazki zahar batean oinarrituta; eta, bestean, garai bateko Atari Eder baserria irudikatu du. Artistak azaldu du lanaren prozesua, pausoz pauso, evamena.com webgunean: “Horma irudi bat margotzea beti da prozesu bat. Bidaia baten modukoa da, hasietatik helmugara zaramatzana. Bidaia hortan gauza asko aldatzen dira, baina helmuga beti dago hasierako tokian: zure aurreko horma”.

Artistak azaltzen du horma irudi bat margotzen duen bakoitzean inguruko jendearen erreakzioak entzuten dituela, eta gehien errepikatzen dena hau dela: “Hara, nola aldatu den espazioa”. Prozesuan, fase hauek aipatu ditu: Espaziora bisita, gaia, zirriborroa, materialak, egitea. “Horrela ematen zaio bizia horma bati, isilik zirauen historia bat errekuperatzen da, eta pareta bat ezerezetik kolorera igarotzen da”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.