viernes, 23 de marzo de 2018

#hemeroteka #feminizidio #justizia | Nagore Laffageren hiltzailea kalean da

Irudia: Berria / Nagore Laffageren hilketa gogoratzeko ekitaldi bat Iruñean
Nagore Laffageren hiltzailea kalean da.
Behin-behineko askatasunean utzi dute Jose Diego Yllanes. Duela hamar urteko sanferminetan hil zuen Laffage, eta hamabi urte eta erdiko zigorra jarri diote. Psikiatra gisa ari da arlo pribatuan.
Garikoitz Goikoetxea | Berria, 2018-03-23
https://www.berria.eus/albisteak/150067/nagore_laffageren_hiltzailea_kalean_da.htm

Aurtengo uztailean beteko dira hamar urte Nagore Laffage gazte irundarra hil zutela. 20 urte zituen emakumeak. Jose Diego Yllanes 27 urteko gizonak hil zuen. Hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, homizidioa leporatuta. Zinpekoen epaimahai batek epaitu zuen Yllanes. Familiak helegitea jarri zuen, erailketa gisa har zezaten Laffageren hilketa, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ez zuen aintzat hartu eskari hori.

Laffage hil eta hamar urte betetzerako, kalean da Yllanes. Baldintzapeko askatasunean dago, ABC egunkariak jakinarazi duenez. Aurreko hilabeteetan ere kalera irteteko aukera izan du Yllanesek; lotara bueltatzen zen espetxera. Orain, libre da egun osoan, eta hilean behin joan behar du espetxe zaintzako erakundera.

ABC-ren arabera, espetxe zaintzako epaileak martxoaren 7an hartu zuen erabaki hori, eta, fiskalak ez duenez helegiterik jarri, irmoa da erabakia.

Abenduan irten zen Yllanesen izena hedabideetara, orduan jakinarazi baitzuten Madrilgo psikiatria zentro batean lanean ari zela. Aurrerantzean ere jarraitu ahalko du zeregin horretan, betiere esparru pribatuan. Arlo publikoan ezingo du aritu 2020ra arte.

DOCUMENTACIÓN
El homicida de Nagore Laffage ya está en libertad condicional y puede ejercer la Psiquiatría.

Aunque Yllanes puede trabajar en lo privado, el veto al empleo público y su condena acaban en 2020.
Luis P. Arechederra | ABC, 2018-03-23
http://www.abc.es/sociedad/abci-homicida-nagore-laffage-esta-libertad-condicional-y-puede-ejercer-psiquiatria-201803230526_noticia.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.