lunes, 24 de julio de 2017

#hemeroteka #festak | Errenteria: Entzierroko bola erraldoia lapurtu eta errekara bota dute

Irudia: Oarsoaldeko Hitza
Entzierroko bola erraldoia lapurtu eta errekara bota dute.
Oarsoaldeko Hitza, 2017-07-24
http://oarsoaldea.hitza.eus/2017/07/24/entzierroko-bola-erraldoia-lapurtu-eta-errekara-bota-dute/

Atzo goizean egin behar zuten Txosnaguneak antolatuta bola erraldoiaren entzierroa hirugarren urtez. Ekintzarekin, “animaliadun festei” alternatiba eman nahi diete antolatzaileek. Atzo baina, ezin izan zuten egin, Txosnagunetik azaldu dutenez, “herriko gazte talde oso batek” bola erraldoia lapurtu, Herriko plazara eraman eta azkenik ibaira bota zuen.

Gogor salatu dute erasoa Txosnagunetik, “bertan biltzen garen talde guztien esfortzuaren ondorio diren jai alternatiboak zapuztu dituztelako ekintzarekin”. Halako gertaerak berriro ez errepikatzea, eta erasoa egindakoek ardura beregain hartzea espero dutela erantsi dute Txosnagunetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.