Irudia: Berria / Paul Laxalt eta Ronald Reagan |
Nevadako gobernadore izan zen, eta senatari. 1980ko hamarkadan, Ronald Reagan presidentearen oso gertuko kolaboratzailea izan zen.
Jokin Sagarzazu | Berria, 2018-08-07
https://www.berria.eus/albisteak/155344/paul_laxalt_hil_da.htm
Dominique Laxalt zuen aita, AEBetara artzain joana, eta Therese Laxalt ama, AEBetara zerbitzari joana —Therese Alpetxe, ezkonaurreko izenez—; biak zuberotarrak. Paul Laxalt 96 urte zituela hil zen atzo, abuztuak 6, Virginiako Estatuko osasun etxe batean. AEBetan jaio zen.
AEBetan ibilbide politiko luzea egindakoa da. Bigarren Mundu Gerran soldaduska egin ondoren, 1950eko hamarkadan eman zituen lehen pausoak administrazioan, Ormsbyko konderriko fiskalburu karguan. Errepublikanoen alderdikoa izan da beti. 1960ko hamarkadan beltzen boto eskubidearen alde egoteagatik nabarmendu zen. 1967tik 1971ra izan zen Nevadako gobernadore, eta estatu hori ordezkatuz AEBetako senatari 1974tik 1987ra.
Nevadako gobernadore zela, harreman estua egin zuen 1980ko hamarkadan AEBetako presidente izango zen Ronald Reaganekin —orduan Kaliforniako gobernadore—. Haren kanpainian gertuko laguntzaile izan zuen. Eta Reaganen agintaldian (1981-1989) presidentearen ‘The first friend’ gisa egin zen ezagun. Hori dela eta, Reaganek botere handia eman zion Alderdi Errepublikanoaren barruan. Reagan ordezkatu zuen George HW Bushen kanpainaren zuzendarietako bat izan zen, besteak beste.
Kasinoekin eta jokoarekin loturiko hainbat negozio izan zituen berak eta bere familiak, eta epaileen jopuntuan jarri zuten horregatik, baina ez zuten zigortu.
Paulen anaia Robert ere itzal handiko gizona izan zen, Estatu Batuetako euskal diasporako erreferente nagusietakoa den ‘Sweet Promised Land’ liburuaren idazle eta Pulitzer sarietarako hautagaia. Haren biloba Adam Paul Laxalt Nevadako gobernadore izateko lehian murgildu da aurten, eta errepublikanoen hautagaia izango da azaroan egingo diren bozetan. Nevadako Estatuko fiskal nagusia da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.