Irudia: Irutxuloko Hitza / LGTBIfobiaren aurkako elkarretaratzea Donostian |
Irutxuloko Hitza, 2018-05-18
http://irutxulo.hitza.eus/2018/05/18/homofobiarik-gabe-bizi-nahi-dugu-lelopean-elkarretaratzea-egin-dute-donostian/
Garaipen elkarteak eta EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) deituta elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, Donostiako Bulebarrean, LGTBI komunitatearen aurka existitzen diren fobia guztiak ikusarazteko asmoz. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasunen sailkapen eskuliburutik kendu zuten homosexualitatea, eta horregatik bilakatu da egun hau Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna.
Mikel Martin, EHGAMeko kideak irakurritako oharrean, LGTBI kolektiboaren kontra egiten diren eraso, bullying eta irainak eta hauek izaten dituzten ondorio larriak salatu zituen, horien artean, erbesteratzea, autoestimurik eza, norberaren orientazioa isiltzea eta heriotza. Pasa den otsailean Ondarroan bere buruaz beste egin zuen Ekai mutil transexuala izan zuten gogoan, eta lurrean irudikatutako gorpuen bidez, jasaten dituzten mespretxuz eta gorrotoz beteriko praktikak gaitzetsi zituzten.
LGTBI-fobiaren kontrako borrokan parte hartu eta antolatzeko gonbidapena luzatu zuten, eta txalo eta oihu artean eman zuten amaitutzat elkarretaratzea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.