lunes, 24 de abril de 2017

#hemeroteka #plumafobia | Izan gay, baina ez marika

Irudia: Argia
Izan gay, baina ez marika.
Mikel Garcia Idiakez | Argia, 2017-04-24

http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2017/04/24/izan-gay-baina-ez-marika/

“Karrozaren gainean doan marika eroaren iruditik harago joango da Harrotasunaren Eguna”, esan du jaiaren aurkezpenean Madrilgo LGBT kolektiboaren presidenteak, eta hainbatek ez ditu hitzok ongi hartu. Maritxuek jende bat deseroso sentiarazten eta irudi txarra ematen dutela sinetsita, luma mespretxatzen du LGBT komunitatearen parte batek (ere). Baina luma erakustea ez da lotsagarria, iraultzailea baizik.

Gauza bat da gayak irudikatzeko hedabideek-eta etengabe maritxu eroaren estereotipora jotzea eta irudikapen hori baino ez egiteak gogaitzea (sarri gainera barregarri uztmafobiaeko helburuz) eta beste gauza bat da tranpan erori eta irudi hori iraingarria eta gutxiesgarria dela barneratzea, eta ondorioz, lumadunak eta afeminatuak (gay izan edo ez) jazartzen dituztenei argudioak ematea, inkontzienteki izan arren.

Gayek heteroaraua eta genero rolen zurruntasuna eta hierarkia irensten badituzte, non geratuko dira identitate anitzak, probokazioa, transgresioa? Non, gorputz eredu estandarretatik ihes egiteko gogoa, maskulinitatearen mugak benetan apurtzeko eta desegiteko aldarrikapena, botere harremanak eta diskriminazio estrukturalak auzitan jartzeko beharra?

Eskolan, lanean, parrandan… luma harro erakusten duenak badaki zein ondorio izan ditzakeen horrek, zein ausarta eta iraultzailea behar den izan; ez esan hari irudi txarra ematen duenik. Aukeratu dezala bakoitzak nola gorpuztu norbere izaera, baina denok ere luma gehixeago izango bagenu, gizarte koloretsuagoa eta askatzaileagoa litzateke gurea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...