lunes, 4 de diciembre de 2017

#hemeroteka #memoria | Maravillas izena jarri diote Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari

Irudia: Argia / Josefina Lamberto, Maravillasen arreba
Maravillas izena jarri diote Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari.
Maravillas Lambertoren omenez, Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari bere izena jarri diote. Larunbat eguerdian egin dute inaugurazio ekitaldia.
Argia, 2017-12-04
http://www.argia.eus/albistea/maravillas-izena-jarri-diote-iruneko-alde-zaharreko-gaztetxeari

Fermin Valenciaren kontzertua, bisita gidatua eta irekiera ekitaldia. Horrela joan da larunbat eguerdian Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxearen inaugurazioa. Maravillas Lambertoren arreba Josefina bertan izan da eta hunkituta jaso du lore sorta.

Maravillas Lamberto 1936an hil zuten frankistek 14 urte zituela Larraga herrian. Aita Vicente Lamberto zuen, herriko militante sozialista zuen. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak harekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, hil egin zuten, aitarekin batera. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten eta gorpuzkinak erre egin zituzten.

Gaztetxeari bere izena jarrita, oroimen historikoa balioan jarri nahi izan dute gaztetxeko kideek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.