Imagen: El Diario Vasco / Rosario Fregenal |
Begoña del Teso | El Diario Vasco, 2018-07-29
https://www.diariovasco.com/culturas/lorcarenak-bezain-maitatuak-20180729101134-nt.html
Gurera ekarri du Elkarrek Granadako Diputazioak argitaraturiko 'Mujeres granadinas represaliadas' ikerketa/salaketa liburua. Bertan, Garcia Lorcak inspirazio iturri izan zuen Agustina González López 'La Zapatera'-ren eta beste hainbaten erretratu fina egiten da.
Mundu osoak daki Federico García Lorca nola hil zuten, zergatik: errepublizalea, homosexuala eta masoia zelako. Heriotz anker horretan eragin itzela izan zuten ere Granadako familia handien arteko tirabirek, ezinikusiek, aspaldiko gorrotoak eta inbidiak.
Nor izan zuen aldamenean azken minutu haietan badakigu ere: bi torero banderillero (Francisco Galadi eta Joaquin Arcollas) eta maisu bat, Dioscoro Galindo. Hiltzaileen izenak ere ezagunak egiten zaizkigu: Roldán, Trescastro, Benavidez eta aktore emakume berdingabeak izan diren Emma Penella, Terele Pávez eta Elisa Montesen aita, Ramon Ruiz Alonso… Kontu jakina da non fusilatu zuten: Viznarren. Gauza jakina ere Federicoren hezur maitatu horien bila ibili direla asko. Alferrik.
Hori guztia ederki asko daki planetak. Badaki ere Federicok 'La zapatera prodigiosa' antzerki-obra idatzi zuela. Amets handiak egiten zituen emakume baten istorioa, arima alderrai baten isla. Badaki parekorik izan ez zuen Margarita Xirguk estreinatu zuela. Aldiz, inor gutxik ezagutzen du lan hori iradoki zuen benetako emakumea existitu zenik. Inor gutxik esango digu izena. Inor gutxik kontatuko Viznarren hil zutela hura ere. Lorca akabatu zuten bihozgabekeriak hartutako egun hartako ordu bertsuan.
Antonina Rodrigo idazleak argitara ekarri ditu Agustina González López 'La zapatera'-ren izena, izana, izpiritua, sena. Hain azal distiratsua (emakume gerrillariak, zaldiz, fusila eskutan, barre egiten du itxaropentsu) duen 'Mujeres granadinas represaliadas'-en orrialdeetan.
Agustina gizon-arroparekin jazten zen eta jendeak burutik sano ez zegoela esateak ez zion inportik. Ederki asko zekien emakume izanik bere pentsamendua zabaltzeko aukerarik ez zuela. Ederki asko, zoroek gozatzen duten libertate krudela behar zuela mozorro. Oihu egiteko plazan. Manifestazioetan parte hartzeko. Aurreneko ilaran. Liburuak irakurtzeko. Baita idazteko ere ('Idearium futurismo', 'Justificación'). Bidaiak egiteko. Gizonez betetako tabernetan, ondoan gizonik ez zuela, ardo bat eskatzeko. 15 boto lortu zituen alderdi politikoa asmatzeko. Granadako Café Suizo lepo zegoela mahai batera igotzeko, aldarri sutsuak egitearren.
Viznarren bertan 1936an fusilatuko zuten Milagros Amenara Pérez botikariarekin eztabaida feministetan jarduteko. Kartaz. Libre, aitaren zapata dendaren aurrean panfletoak banatzeko. Libre. Heriotzaren ordua arte. Diotenez, fusilatu orduko zerura besoak altxa eta Gora libertatea! oihukatu zuen. Hobi komunera bota zuten gorputza. Mespretxuz. Diotenez, Trescastro hiltzailea honela mintzo zen: «Tiro egin nien, bai. Lorcari, marikoi galanta! Zapaterari, puta zaharra!»
Trescastro doilor hori baino askoz duinagoa zen jendeak bazekin Agustina ez zela puta bat baina, tamalez, herrikideen artean errotu zen irudia zoro batena dugu. Pasatako garaietan beti gertatzen zen gauza bera bere kasako emakumeekin. Nabarmena zen, bai, Agustina. Ideiaz. Janzkeraz. Ibilkeraz. Portaeraz. Baina ez zoroa. Markaz kanpoko iraultzailea. Horrexegatik akabatu zuten indar ilunek. Inork ez daki non diren bere hezurrak baina izribu batzuk urtetako isiltasunaren zulo beltzetik erreskatatu dute ere oroipena.
Granadako haien memoria
Hamaika emakume sekulako akabatu zituzten egun odoltsu haietan. Ez dakigu non diren haien azken arrastoak baina baditugu izenak, badugu aipatutako liburua. Jostuna zen Concha Morenok 1938an jaso zuen zigor heriotza. Lagun zituen Conchita eta Gracia Peinado ahizpen egun berean.
Mito biziak dira hirurak Granadako kantoi eta kantuetan, Albaycin auzoan. Batetik, gogor torturatu zituztelako. Bestetik, eskutik helduta joan zirelako herio-hormara, hilko zuten edadeko emakume baten ardura gozoa hartuta. Esan, esaten da ahizpa biak ezkontzear zirela eta nobia jantzita hiltzea eskatu zutela.
Concha jostun maistra sekulakoa izan zen bere tailerrean. Ikasleak zituen Andaluzia osokoak. Sakromonten xurxulatzen da gaur ere gurasoek, minak akabaturik, alabaren argazki handia jarri zutela haren gelan. Jende asko pasatzen zen handik (ezkutuan) eta begirunezko keinu batez agurtzen zuten irudia. Kontatu oraindik kontatzen da Conchak, errepublikazaleak, mirariak egin zituela…
CNTekoa zen Trinidad Capeli arrain saltzailea. Eta aitak abandonaturiko sei seme-alaben ama. Adorez aurrera atera zituen denak Errepublika defenditzen zuen bitartean. 1936ko abuztuan, Viznarren ere, Trini eta bost seme-alaba fusilatu zituzten. Bakar bat salbatu zen, militar baten etxean sukaldari zen nobioaren amonaren laguntzaz. Eloisaren nobioak, militarra izan arren, ez zuen, ordea, bere neska lagundu. Falangistak galdezka joan zitzazkionean, ezagutzen ez zuela egin zuen zin.
Azken aipua, beste jostun egundoko batena: Rosario Fregenal. Ahula zuen bihotza baina jostunen sindikatuan egiten zuen borroka delikatua. Hitzekin orratzekin bezain ondo moldatzen zenez, mitin askotan hartu zuen parte. Ona zen orratzekin eta Granadako goi mailako jendearentzat josten zuen. Esaterako, Manuel de Falla musikagilearen arrebarentzat. Atxilotu zutenean biak joan ziren komisaldegira, epaileengana, Francoren agintariengana, Rosario salbatu nahian. Alferrik. Akatu zuten. Viznarren ere. Galdu ziren bere hezurrak hobi komunean. Hezur maitatu horiek guztiak. Federicorenak, Agustinarenak, Trinirenak, Concharenak…
Gurean da, dagoeneko, ahanzturatik libratzen dituen saiakera. Zapataria, jostuna, milizianoa, arrain saltzailea…. Markaz kanpoko emakumeak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.